'Gara' egunkariaren 'Mugalari' gehigarri kulturalaren azkena

Bizkaie! 2011-03-04 14:08   kulturbiz

Gaur argitaratu dau Gara egunkariak azkenengo Mugalari gehigarri kulturala, oraingoz behintzat. Egunkariaren arduradunek adierazo dabenez, prentsa idatzia biziten dagoan krisi estrukturalaren ondorioz, egunkariek geroz eta muga handiagoak daukiez, baita papelean be, eta horrek hedabide guztiei eragiten deutse.

Mugalari gehigarriaren hutsunea egunkariko eguneroko kultura saila indartuz betetea espero dabe. Gehigarria bera desagertu arren, egunkariak kultureagaz konpromiso sendoa izaten jarraituko dauela nabarmendu dabe. Daborduko, orain arteko artikulurik onenak sarean zelan ipini pentsetan dabiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu