'Irudimena' testu eta irudi sormen lehiaketea abian da
2011-02-15 11:58 kulturbizEuskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazinoak Irudimena sormen lehiaketea antolatu dabe gazteen artean euskal kulturearen inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzeko helburuagaz.
Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazinoak Irudimena sormen lehiaketea antolatu dabe gazteen artean euskal kulturearen inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzeko helburuagaz.
Irudimena lehiaketea Euskal kultur erakundeak abiatutako Hogei'ta gazteei zuzendutako urte anitzetako ekintza programearen filosofian oinarritzen da.
Lehiaketearen webgunean, 12 argazki proposatu jakez bisitariei. Argazkiotan oinarrituz bi aukera ditu parte-hartzaileak: euskerazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazinoa, deskripzinoa, bertsoak...) edo irudi barri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz...). Bide biak be erabil daitekez.
Asmoa euskaldun zein erdaldun gazteak euskal kulturara erakartea da eta kultura hori berbearen eta irudiaren bitartez interpretau daiela.
Parte-hartzaileek euren sorkuntza lana helarazoko deutse antolatzaileei www.irudimena.com webgunean dagoan inprimakiaren bidez edo mezu bat biaduz info@irudimena.com helbidera, zehaztuz aukeratu dauen argazkiaren zenbakia.
Lehiaketan parte hartzeko epea 2011ko zezeilaren 15ean hasi eta 2011ko apirilaren 8an amaituko da.
Modalidade bakotxean (sormen literarioa edo sormen grafikoa) egileak bi taldetan banatuko dira edadearen arabera: 25 urtetik beherakoak eta 25 urtetik gorakoak. Talde bakotxean puntu gehien lortzen dituen lehenengo hirurak sarituko dira. Sariek multimediagaz zerikusia izango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!