'Hermanos de Baile' ikuskizun arrakastatsua Ermua Antzoki barriztuaren egitarauan
2011-02-24 10:44 kulturbizAreto barriztuaren inaugurazinoa gaur iluntzean egingo da, 20:00etan, Ainhoa Zuazua sopranoaren kantaldiagaz.
Igazko denporaldiko Hermanos de baile lan arrakastatsua izango da Ermua Antzokiaren garai barriko hitzordu garrantzitsuenetakoa. Areto barriztuaren inaugurazinoa gaur, hilak 24, iluntzean egingo da, 20:00etan, Ainhoa Zuazua sopranoaren kantaldiagaz. Ekitaldian bertan izango dira Blanca Urgell Kultura sailburua, Mikel Cabieces Espainiako gobernuko ordezkaria, Josune Ariztondo Kultura diputadua eta Carlos Totorika Ermuko alkatea.
Hermanos de baile emonaldia martiaren 4an, eguena, izango da, 22:15ean; eta, martiaren 5ean, barikua, Victor Manuel abeslariak kontzertua eskainiko dau.
Raúl Ortega jantzari eta koreografoa da Hermanos de Baile ikuskizunaren zuzendaria. Nazinoartean ezagunak diran beste artista batzuk be parte hartu dabe ikuskizunean, besteak beste, Héctor Hopek (hip hopa), Ludovico Hombravellak (klakea) eta Juan Flores (perkusinoa). Hiru bikotek eta hiru estilok erronkea botaten deutse alkarri edozein uritako kale batean, flamenko, hip hop eta klake doinuz betez eszenatokia. Aurreko denporaldian 60.000 ikusletik gora izan zituan Hermanos de Baile-k.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!