Athletic Club Fundazinoak II. Kirol Narrazino eta Argazki Lehiaketea antolatu dau
2011-03-10 11:06 kulturbizAthletic Club Fundazinoak, El Correo egunkariaren laguntzinoagaz eta El Corte Inglesen babesagaz, II. Athletic Club Fundazinoa - El Correo - Kirol Narrazino eta Argazki Lehiaketea antolatu dau. Sariketan, 1994ko urtarrilaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako munduko edozein lekutako umeek parte hartu leikie.
Athletic Club Fundazinoak, El Correo egunkariaren laguntzinoagaz eta El Corte Inglesen babesagaz, II. Athletic Club Fundazinoa - El Correo - Kirol Narrazino eta Argazki Lehiaketea antolatu dau. Sariketan, 1994ko urtarrilaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako munduko edozein lekutako umeek parte hartu leikie, bakarka zein binaka (kasu honetan testuz eta argazkiz osotutako erreportajeetarako).
Lanok posta arruntez zein posta elektronikoz bialdu daitekez apirilaren 15a baino lehen. Kirolaren ganeko argazkiak, testuak edo erreportajeak aurkeztu daitekez lehiaketara. Edozein kirol aukeratu daiteke; ez da derrigorrezkoa futbolagaz loturarik eukitea.
Sariei jagokienez, argazki-kamarak eta El Corte Ingles dendatan liburuak erosteko bonuez gan, bada bat berezi-berezia: partidu egun baten San Mamesen, kazetari edo argazkilari lana egiteko akreditazinoagaz joateko aukerea. Hain zuzen be, Athleticek etxean jokatuko dituan Real Sociedad, Levante eta Malagaren aurkako partiduetarako akreditazinoa jasoko dabe saridunek.
Narrazino eta Argazki Lehiaketea, kultura sortzailea sustatzeko Athletic Club Fundazinoa egiten dagoan lanaren barruan sartzen da. Igaz, 200 lan baino gehiago jaso ziran. Sei irabazle izan ziran, hiruna mailako, eta San Mamesen partidu egun batez argazkiak edota testuak egiteko aukerea euki eben, prentsa aretoan Athleticeko jokalariekaz berba egin eben, eta ganera, Athletic Clubeko presidenteak palkoan jaso zituan. Umeek idatzitako testuak El Correo egunkarian argitaratu ziran.
II. Athletic Club Fundazinoa - El Correo - Kirol Narrazino eta Argazki Lehiaketearen oinarriak hemen eskuratu daitekez: http://www.athletic-club.net/pdfs/Oinarriak2.pdf
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!