Kulturearen Euskal Kontseiluaren Erakunde arteko Batzordeak 700 ekarpen baino gehiago aztertu ditu
2011-02-09 13:42 kulturbizAlkarlanerako giroak bultzatuta eta ekarpenok modu positiboan baloretako jarreratik abiatuta, hasierako lan-ildoari eutsi nahi deutsagu, hau da, Kulturen aldeko Herritartasun Kontratua izan daitela dokumentu edegi bat, ekarpen barriek aberastua, eztabaida eta azterketarako esparru egoki bat eskainiko dauena, adierazo dabe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik.
Kulturearen Euskal Kontseiluaren Erakunde arteko Batzordea batu da bart Bilbon, abenduan aurkeztutako Kulturen aldeko Herritartasun Kontratuaren gainean euskal administrazinoek, Batzordeko kideek eta herritarrek egindako ekarpenak aztertzeko. Danetara, 700 ekarpen baino gehiago izan ditue aztergai.
Kulturaren Euskal Kontseiluaren Erakunde arteko Batzordea Eusko Jaurlaritzeak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek, Bilbo, Donosioa eta Gasteizko udalek eta Eudel Euskadiko Udalen Alkarteak osotzen dabe.
Garagarrileko azken bilerearen ondoren, eta Kulturearen Euskal Kontseiluak lehenengo deialdia egin eta gero, 2011ko lehenengo bilera honetan kontseilukideek, alkarteek eta herritarrek eginiko 700 ekarpenetik gora aztertu dira, bai eta aurtengo egutegia aurreikusi be.
Eusko Jaurlaritzearen asmoa da Kontseiluari proposatzea Kulturen aldeko Herritartasun Kontratua osotzen daben dokumentuak ontzat emon daizala, handik hara talde eragileek ekintza zehatzak lehenesteko eta garatzeko lanari ekin daiotsen.
Alkarlanerako giroak bultzatuta eta ekarpenok modu positiboan baloretako jarreratik abiatuta, hasierako lan-ildoari eutsi nahi deutsagu, hau da, Kulturen aldeko Herritartasun Kontratua izan daitela dokumentu edegi bat, ekarpen barriek aberastua, eztabaida eta azterketarako esparru egoki bat eskainiko dauena, adierazo dabe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik.
Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzeak arretaz aztertu dau aldundiek eta udalek egindako ekarpenak, eta banan-banan erantzun ditu euren proposamen eta argibide-eskaerak, lankidetza eta alkarlanerako esparru zabal bat dagoala uste baitogu, kultura-eragileen egiteko garrantzitsua oztopatu barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!