'Kulturem' umeentzako egitaraua aurrera doa Enkarterriko Museoan

Bizkaie! 2011-03-14 12:01   kulturbiz

Bizkaiko Batzar Nagusien menpeko Urrestietako Enkarterriko Museoak umeei zuzendutako Kulturem egitasmoagaz jarraitzen dau. Martiko domeketarako hainbat jarduera kultural antolatu ditue, Urrestietako Batzarretxea izan zanaren hitzaldi-aretoan.

Bizkaiko Batzar Nagusien menpeko Urrestietako Enkarterriko Museoak umeei zuzendutako Kulturem egitasmoagaz jarraitzen dau. Martiko domeketarako hainbat jarduera kultural antolatu ditue, Urrestietako Batzarretxea izan zanaren hitzaldi-aretoan.

Hileko lehenengo domeka bietan ipuin kontalariak eta magia izan dira nagusi Enkarterriko Museoan. Datorren domekan, hilaren 20an, Toni La Sal ipuin kontalariak Txotxongiloak ikuskizuna eskainiko dau. Toni La Sal lapurretan egiten ahaleginduko da, eta konturatu barik liburutegiko diru-kutxea hartuko dau. Kaxaren barruan, ezustean, Pinotxo, Otsoa, Txanogorritxu, Hiru Txarritxuetako bizkorrena, Sorgiña, Botadun Katua eta Argiontziko Jeinua topauko ditu.

Martiaren 27an, Despertar los Sentidos arte-alkarteak zazpi urtetik gorako ikusleentzako Barreras izenburuko jantza-saioa eskainiko dau. Despertar los Sentidos Elkartea 2001ean sortu zan, ezintasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoren bat daukien personen bizi-kalidadea hobetzeko asmoagaz. Ganera, emonaldiaren amaieran, Jon Anduezak zuzenduriko Simplemente izenburuko dokumentala ikusteko aukerea egongo da. Dokumentalaren protagonista Despertar los Sentidos arte-alkarteko kideak dira, eta ez dago ez gidoirik ez gai zehatzik: inprobisazinoa eta espontaneidadea dira nagusi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu