Bilboko Arriaga Antzokiak ia 175.000 ikusle izan zituan igaz

Bizkaie! 2011-01-25 14:19   kulturbiz

Bilboko Arriaga Antzokiak emoitza oso positiboagaz zarratu dau 2010eko ekitaldia, eta publikoak antzokiari emoten deutson sostengua berretsi dau, arduradunek adierazo dabenez. 2010ean, ikusle kopuruak % 5 igon eban 2009. urtearen aldean, danetara 174.517 ikusle izan zituan eta, kopururik onena 2000tik hona, hain zuzen be.

Bilboko Arriaga Antzokiak emoitza oso positiboagaz zarratu dau 2010eko ekitaldia, eta publikoak antzokiari emoten deutson sostengua berretsi dau, arduradunek adierazo dabenez. 2010ean, ikusle kopuruak % 5 igon eban 2009. urtearen aldean, danetara 174.517 ikusle izan zituan eta, kopururik onena 2000tik hona, hain zuzen be.

Ikusleen igoerearen arrazoia publikoak programazinoari emondako erantzun ona izan da, eta, era berean, antzokia aurreko urtean baino egun gehiagotan egon dala zabalik 2010ean. Hain zuzen be, amaitu barri dan urtean 2009an baino 36 emonaldi gehiago eskaini ziran; holan, Arriaga Antzokiak 269 emonaldi eskaini eutsozan publikoari, hainbat generotan.

Arriaga Antzokiaren diru-sarrera gordina % 6 igon zan aurreko urtekoaren aldean. Arriagaren Lagunen kopuruak be gorantz egiten jarraitu dau, eta danetara, Arriagaren Lagunak 3.327 izatera ailegau dira, azken bost urteotako kopururik onena.

Era berean, Arriaga Antzokiaren webguneak gero eta zale gehiago ditu urtez urte. 2010ean, www.teatroarriaga.com webguneak 229.027 bisitari izan zituan danetara, edo, bestela esanda, egunero 627 persona konektau ziran, bataz beste, antzokiaren webgunera.

'Datu positibo horreek ezinezkoak izango litzatekez publikoaren babesik barik eta herritarrek Arriaga Antzokiaren programazinoan jarritako konfiantzarik barik. Arriaga Antzokiaren zuzendaritzeak eta beharginek poztasun handiz hartu ditue datu horreek, eta eskerrak emon gura deutsiez ikusleei euren presentziagaitik, fideltasunagatik eta antzokiak publikoagaitik eta publikoarentzat mantentzen dauen kultura-eskaintzari emondako sostenguagaitik', adierazo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu