6.000 lagunetik gora Arriaga antzokiko Ate Edegien Egunean

Bizkaie! 2011-03-07 14:42   kulturbiz

Atzo, hilaren 6an, Arriaga Antzokian egin zan Ate Edegien Eguna arrakastatsua eta jentetsua izan zala adierazo dabe gaur ekimenaren arduradunek. Danetara, adin guztietako 6.166 lagunek bisitau eben antzokia.

Atzo, hilaren 6an, Arriaga Antzokian egin zan Ate Edegien Eguna arrakastatsua eta jentetsua izan zala adierazo dabe gaur ekimenaren arduradunek. Danetara, adin guztietako 6.166 lagunek bisitau eben antzokia, 12:00etan hasi eta 19:00ak arte. Ateak zabaldu orduko jentea ilaran egoan Arriaga plazan.

Bilboko antzokiraino joan ziranek, ganera, hainbat artistaren dobako emonaldiak ikusteko aukerea izan eben: Itxaro Mentxaka mezzosopranoa, Ainhoa Zuazua sopranoa, Bego trapezista, Javier Tomé tenorea, Gurutze Beitia aktorea, Carlos Imaz pianistea eta Rossini abesbatza.

Carlos Roo eta Aritza Rodríguez aktoreak bisitariak gidatzeaz arduratu ziran, eta ikuskizunak be eurek aurkeztu zituen. Bisitaldia girotzeko, garaiko jantziz karakterizautako hamar figurante ibili ziran antzokiko txoko ezezagunenak erakusten.

Arriagako foyerrean azken urteotako antzezlanetako jantzien erakusketa bat ipini eben. Jantzien artean aitatzeko modukoak dira Marisa Paredesek La Tempestad lanean eroan eban jantzia, Isidre Prunések sortua; Pepa Ojangurenek Katiuskan eukana, Emilio Sagik egindakoa; edo Gabriela Salaverrik Les Mamelles de Tirésiasentzat sortutakoa, eta María Bayok Mirentxu beharrean jantzi eban soinekoa, Miriam Ocarizek egindakoa.

Atzoko Ate Edegien Egunagaz hasi dira Arriaga Antzokiaren barrikuntzearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Izan be, Bilboko antzokiak 1986ko abenduaren 5ean zabaldu zituan barriz ateak, uriola handien ostean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu