Oraintsu hildako Sergio Oiarzabal poeta bilbotarraren omenezko errezitaldia Bidebarrieta Kulturgunean
2011-02-16 13:57 kulturbizOiarzabalen lanaren inguruko berbaldi-errezitaldian, Jesús Hernández, Mari Ángeles Pérez, Marina Pérez, Mónica Nude eta Julián Borao izango dira poetearen lanei ahotsa jarriko deutsienak, pianoak eta gitarrak lagunduta.
Bidebarrieta Kulturguneak, joan dan bagilean hildako Sergio Oiarzabal poeta gazte bilbotarrari eskainiko jakon omenaldi ekitaldia jasoko dau zezeilaren 17an. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Ekitaldiaren buru Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia izango da, eta beragaz egongo dira Fernando Zamora, Bizkaiko Alkarte Artistikoko presidentea, Mercedes Acillona, Deustuko Unibersidadeko Filologia Erromanikoko Doktorea eta Iván Répila, Masmédula ediciones-eko editorea.
Bertan, Oiarzabalen lanaren inguruko berbaldi-errezitaldia eskainiko da. Bost errezitatzaile, Jesús Hernández, Mari Ángeles Pérez, Marina Pérez, Mónica Nude eta Julián Borao izango dira poetearen lanei ahotsa jarriko deutsienak, pianoak eta gitarrak lagunduta.
Gaztea zan arren, Sergio Oiarzabalek (Bilbao, 1973-2010) hainbat sari eta aitamen jaso zituan literaturearen alorrean egin eban lanagaitik, eta gaztelaniaz idatzitako euskal poesiaren munduan bere belaunaldiak emon dauen idazle aitagarrienetakoa izan zan. 2003an, Miguel Hernández Fundazinoaren Poesia Sari garrantzitsua irabazi eban, Flammis Acribus Addictis lanagaz.
Oiarzabalenazken liburuak, Delicatessern Underground: Bilbao Ametsaken, harrera bikaina jaso eban kritikearen eta irakurleen aldetik, eta 2009an Espainian gehien saldutako poesia liburuetako bat izan zan. Oiarzabalek hainbat komunikabidegaz eta literaturan eta kulturan espezializautako aldizkariakaz kolaborau eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!