Abian da hó PLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Lehiaketea
2011-04-27 11:37 kulturbizBilboko Alondigeak hó PLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Lehiaketea ipini dau martxan. Ekimenaren helburua bideo-joko originalenak, barritzaileenak, ludikoenak eta hezigarrienak aintzat hartzea eta saritzea da.
Sarako Idazleen XXVIII. Biltzarra Pazko Astelehenean egingo da Saran
2011-04-19 18:15 kulturbizSarako Idazleen 28. Biltzarraren harian, Joxe Migel Barandiaranek Sararen gainean egin eban liburua euskerara eta frantsesera itzulia izan da eta liburua Biltzarrean eskuratu ahal izango da.
Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen lehenengo edizinoa aurkeztu dabe
2011-04-19 15:23 kulturbizMarrazkilari eta komikilariak xaxatzeko asmoz abiatu da Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen lehenengo edizinoa. Izan be, saria ez da dirutan bakarrik izango, Rekalde Aretoan ikusgai egongo dira-eta lanik onenak. Urriaren 7an emongo dabe saridunen barri.
Gernikako Bakearen Museoak hainbat jarduera eskainiko ditu Aste Santuan
2011-04-18 17:52 kulturbizGernika-Lumoko Bakearen Museoak ez dau aterik itxiko Aste Santuko eta Pazko Asteko oporretan, eta ganera, ekintza ugari atondu ditue bertan. Sarrerea dobakoa izango da apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketearen 74. urteurrena dala eta.
Topaguneak 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' ekimena abiatuko dau zapatuan
2011-04-18 15:53 kulturbizTopagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bosgarren edizinoa aurkeztu dau Donostian. Irakurketea sustatzea dau helburu eta Hego Euskal Herriko 12 herritan egingo da. Liburuaren Nazinoarteko Egunean, apirilaren 23an, abiatuko da ekimena.
Arte Ederretako Fakultateko ikasle eta irakasleek eskultura bat lurperatuko dabe Artearen Hilerrian
2011-04-14 18:06 kulturbizArtearen Hilerria 2005ean inaugurau eben eta 50.000 metro koadroko lur-eremu batek osotzen dau. Hilerri berezi hori balio artistiko handiko edo artearen munduagaz estu-estu lotuta dagozan lanak lurperatzeko sortua izan da, eta ikuspuntu anitzeko lanak batzen dituala da bere ezaugarri nagusia.
UEUk liburuak erdi prezioan salduko ditu Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian
2011-04-14 17:51 kulturbizLiburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) apirilaren 18an eta 19an eskaintza berezia egingo dau: liburuak % 50eko beherapenagaz eskainiko ditu. Eskaintzeak www.ueu.org atariko webgunean bakarrik balio dau.
Elorrioko auzuneak ezagutzeko ibilaldi gidatuak antolatu ditue
2011-04-12 13:29 kulturbizElorrioko Udalak herriko auzuneen ondarea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu apirilaren 23an, 24an, 30ean eta maiatzaren 1ean, 7an, 8an. Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da erreserba egitea.
Hainbat ekitaldigaz ospatuko da Gazte Informazinoaren Europako Eguna Bizkaian
2011-04-12 11:32 kulturbizApirilaren 17a, domekea, Gazte Informazinoaren Europako Eguna da; hori dala eta, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUko Ikasleen Kontseiluak egitarau berezia atondu dabe gazteen artean gazteentzako eurentzako informazino-zerbitzuak sustatzeko.
Félix Beristainen horma-irudi bat barriro ipini dabe Likona Torretxearen inguruko plazan
2011-04-12 10:57 kulturbizMargolari lanakaitik ezaguna, Beristain Ondarroan jaio zan 1937ko garagarrilaren 16an. Bere lan oparoan olio-pinturaz egindako horma-irudiak dira ezagun, berak egindako porlanezko erliebeetan margoztutakoak.
Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da
2011-04-08 16:47 kulturbiz
Xabier Gereñoren aldeko hileta eleizkizuna astelehenean, apirilaren 11n, izango da, Deustuko San Pedro eleizan, iluntzeko 19:00etan.
2011ko Jose Miguel de Barandiaran ikerketa bekearen proiektu irabazlea Daniel Rementeriak aurkeztu dau
2011-04-07 17:50 kulturbizEtnologia alorrean, Jose Miguel de Barandiaran Ikerketa Bekearen irabazlea Análisis etnológico de los paisajes culturales de Busturialdea: Antropología, cultura y paisaje izenburukoa izan da, Daniel Rementeria Arruza jaunak aurkezturikoa.
EHUk eta Azerbaijanek kultur eta zientzia arloko loturak estutu ditue
2011-04-07 12:53 kulturbizEuskal Herriko Unibertsitateak (EHU) lankidetza hitzarmena sinatu dau Azerbaijango Zientzien Akademia Nazionalagaz (ANAS), ikasketa-programa bateratuen garapena, irakaslegoaren arloan trukea eta lankidetzea, ikasleen prestakuntzea eta ikerketea bultzatzeko asmoz.
Richard Serra eskultorearen pentsamentu teorikoari buruzko liburua argitaratu dabe
2011-04-06 18:00 kulturbizRichard Serra. Escritos y entrevistas. 1972-2008 liburua aurkeztu barri dau Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Jorge Oteiza Katedrak Bilboko Guggenheim Museoan.
Xpressionk Zirkuitua aurkeztu dabe Bilbon
2011-04-06 11:32 kulturbizKulturearen sustapena da Xpressionk ekimenaren jarduera nagusia, gizartean dagoan eta ezagutzen ez dan kultura aktiboa sustatu eta kaleratzea. Horretarako edozein esparruko artista ez profesionalei (Musika, arte eszenikoak, plastikoak, etab.) lekuak bilatu eta eskaintzen saiatzea da ekintza nagusia, holan bertan euren lan artistikoak kaleratu deiezan.
GOAZ Museum, Sabino Arana Fundazioaren egoitza barria Bilbon
2011-04-05 18:12 kulturbizSabino Arana Fundazioak egoitza barria aurkeztu dau; aurrerantzean, Bilboko Moraza plazan (Artxandako Funikularraren plazaren goiko aldean) batuko dira Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Agiritegi Historikoa, Hermes aldizkaria eta Gogoeta eta Elkarrizketarako mintzagunea eta Fundazioa bera.
'There is beauty in the city' proiektuagaz, Bilboko leku ederrenen bila ibiliko dira herritarrak
2011-04-05 15:39 kulturbizThere is beauty in the city Erresuma Batutik datorren asmakuntzea da eta uri bakotxaren edertasuna topetea da asmoa, bertako biztanleen ikuspuntutik. Holan, nahi daben herritarrek izena emon leikie ekimenean parte hartzeko. Gogoko txokoak bilatu, argazkia atara eta antolatzaileei helarazotea izango da parte-hartzaileen eginbeharra.
Bilbok 2014ko Diseinuaren Munduko Uriburua izan gura dau
2011-04-05 13:43 kulturbizDiseinuaren Munduko Uriburua izateko hautagaitzea aurkeztu barri dau Bilbok. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dabe ekimena. Hainbat alkarte eta erakundek be bat egin dabe Bilbo Diseinuaren Uriburu izan daiten 2014an.
Bilbo Zaharreko saltokietan apaindurazko graffitiei buruzko 'Behera pertsianak' III. Lehiaketea abian
2011-03-29 11:01 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Maiatzaren 2a Elkarteagaz lankidetzan, Behera pertsianak lehiaketearen hirugarren edizinoaren deialdia zabaldu dau. Lehiaketa barritzaile horren helburua, ekimenean parte hartu nahi daben Bilbo Zaharreko saltokietako pertsianak graffiti artistikoakaz apaintzea da.
Donostiako San Telmo museoak ateak edegi ditu, bost urteko etenaren ostean
2011-03-28 17:17 kulturbizGaur, hilak 28, edegi ditu barriro ateak Donostiako San Telmo Museoak, azkenengo bost urteotan barriztetako hainbat lan egin ostean. Aurrerantzean hainbat ekitaldi antolatuko dira bertan, besteak beste arte-diziplina desbardinetako erakusketak.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...