Bilbo Zaharreko saltokietan apaindurazko graffitiei buruzko 'Behera pertsianak' III. Lehiaketea abian

Bizkaie! 2011-03-29 11:01   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Maiatzaren 2a Elkarteagaz lankidetzan, Behera pertsianak lehiaketearen hirugarren edizinoaren deialdia zabaldu dau. Lehiaketa barritzaile horren helburua, ekimenean parte hartu nahi daben Bilbo Zaharreko saltokietako pertsianak graffiti artistikoakaz apaintzea da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Maiatzaren 2a Elkarteagaz lankidetzan, Behera pertsianak lehiaketearen hirugarren edizinoaren deialdia zabaldu dau. Lehiaketa barritzaile horren helburua, ekimenean parte hartu nahi daben Bilbo Zaharreko saltokietako pertsianak graffiti artistikoakaz apaintzea da.

Kultur proposamen berezi honek hainbat helburu ditu: kaleko artisten lanari duintasuna emotea, izan be, euren lana gero eta leku handiagoa dago hartzen beste espazio batzuetan; Bilbo Zaharra auzoari, bertako birgaitze prozesuan eragina izango dauen irudi modernoa eta deigarria eskaintzea; eta, aldi berean, merkatariei parte hartzeko eta auzoko biztanleei, zuzenean ikustea erraza ez dan artelan bat egiteko, prozesuaz gozetako aukerea eskaintzea.

Ekimenean parte hartu nahi daben merkatariek euren saltokietako pertsianak lagako ditue, aukeratutako hiru proiektuen euskarri izan daitezan. Euren pertsianak laga nahi dituen establezimenduak bajamoslapersiana@kalezkale.com helbidera idatzita hartu-emonetan jar daitekez, apirilaren 15a baino lehen.

Beste alde batetik, bertako biztanleek graffitigileen lanaren eboluzinoa zuzenean ikusi ahal izango dabe maiatzaren amaieratik aurrera, eta bagilaren 4an, irabazle izan diran hiru sorkuntza lanak bisitau ahal izango dira.

Lehiaketan parte hartu nahi daben artistek, Kalez Kale programearen blogean (http://www.kalezkale.com) topauko daben formularioa euren datuakaz bete eta euren ibilbidearen historia laburra erantsi beharko dabe. Era berean, egin nahi daben horma-irudi graffitiaren zirriborroa be aurkeztu beharko dabe. Izena emoteko azken eguna maiatzaren 8a izango da.

Maiatzaren 23a baino lehen, Maitzaren 2a Alkarteko eta Surbisako, Urigintza Birgaitzerako Udal Soziedadeko ordezkariek osotutako epaimahaiak aukeratu diran hiru proposamenak ezagutarazoko ditue. Artistek, aurkeztutako zirriborroen arabera egin beharko ditue graffitiak, bagilaren 4a, zapatua, baino lehen. Holan, artelanak goiz horretan aurkeztu ahal izango jakez Bilboko ikusle guztiei.

Igaz honako artista honeen proiektuak aukeratu ziran: Alain Astola García, Confecciones El Paraíso (San Frantzisko, 44) saltokirako egin eban proposamenagaitik, Imanol Aizpuru, Alpargatas Zapatillas Layana (San Frantzisko, 8) saltokirako egindako diseinuagaitik eta Juan Pablo Ordúñez, Taller del SOHOrako (Maiatzaren 2a, 4) egin eban proposamenagaitik. Lan horreek guztiak saltoki horreetako pertsianatan ikus daitekez gaur egun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu