GOAZ Museum, Sabino Arana Fundazioaren egoitza barria Bilbon

Bizkaie! 2011-04-05 18:12   kulturbiz

Sabino Arana Fundazioak egoitza barria aurkeztu dau; aurrerantzean, Bilboko Moraza plazan (Artxandako Funikularraren plazaren goiko aldean) batuko dira Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Agiritegi Historikoa, Hermes aldizkaria eta Gogoeta eta Elkarrizketarako mintzagunea eta Fundazioa bera.

Sabino Arana Fundazioak egoitza barria aurkeztu dau; aurrerantzean, Bilboko Moraza plazan (Artxandako Funikularraren plazaren goiko aldean) batuko dira Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Agiritegi Historikoa, Hermes aldizkaria eta Gogoeta eta Elkarrizketarako mintzagunea eta Fundazioa bera.

GOAZ Museum izena dauka gune barriak eta 3.000 metro koadro baino gehiago ditu pisu bitan banatuta. Zentro barriaren aurkezpenean Sabino Arana Fundazioko presidentea eta zuzendaria izan dira, Juan Mari Atxutxa eta Irune Zuluaga.

Sabino Arana Fundazioa 1988an sortu zan; ortdutik hainbat egoitza izan dittu, besteak beste, Atxukarro Dr, 8; Ertzilla, 24; Sabin Etxea; eta Kale Nagusia, 29. Prentsaurrekoan azaldu dabenez, Fundazioak bere jardun-lekuak Bilbo eta Artea udalerrien artean sakabanatuta izateak ez dau errazten izan gure jarduera modu integratu eta koordinatuan garatzea. Ganera, Agiritegiak eta Museoak beharrezkoa eben euren kontzeptu-eredua aldatzea, sorrerako helburuak beteteko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

GOAZ Museumek 225 lagunentzako berbaldi-aretoa dauka; bertan antolatuko dira Sabino Arana Fundazioaren mintegiak, aurkezpenak, berbaldiak, eta abar.

Agiritegiari jagokonez, gaur egun 46 funts (EAJ, pribatuak, ez-euskaldunak, eta abar) daukaz, eta milaka agiri historiko. Liburutegiak 37.600 liburutik gora ditu eta hemerotekan 6.300 izenburu baino gehiago dagoz. Urtean 300 konsulta inguru izaten ditu, ikertzaileenak zein partikularrenak. Horrek guzti horrek erreferentziazko gune bihurtu dau, gure herriaren historian murgildu nahi daben guztientzat, azpimarratu dabe aurkezpenean. Agiri-gordailuez eta liburutegiko eta hemerotekakoez gan, Agiritegiaren etxe barriak ikertzaileentzako areto bat be eukiko dau.

Abertzaletasunaren Museoren egoitza barria be bada GOAZ. Museoaren erakusketa iraunkorrak ikusgai egongo dira, Artea Arratian lez, baina orain Euskal Herriko historiaren azken mendea be jasoko dabe; gerra karlistak, Sabino Aranaren sasoia, 36ko gerra, frankismoa eta erbestaldia eta XX. mendeko 80ko hamarkadara artean. Erakusketak, bai iraunkorrek bai ibiltariek, eraikin barriaren pisu bietan eukiko dabe lekua. Horrezaz gan, umeentzako tailarrek eta jarduera didaktikoak antolatuko ditue, Euskal Herriko historiaren eta protagonisten barri emoteko.

Gogoeta eta Elkarrizketarako Mintzaguneak beharrean jarraituko dau aro barri honetan. Foroan hamaika gai landu dira, besteak beste: Europa eta immigrazinoa; gazteak eta teknologia barriak; gatazken konponketea; krisi ekonomikoa; erlijinoaren eta politikaren arteko loturea; genero-indarkeria; emakumeak eta podere politikoa; bake-prozesuak, eta abar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu