Xpressionk Zirkuitua aurkeztu dabe Bilbon
2011-04-06 11:32 kulturbizKulturearen sustapena da Xpressionk ekimenaren jarduera nagusia, gizartean dagoan eta ezagutzen ez dan kultura aktiboa sustatu eta kaleratzea. Horretarako edozein esparruko artista ez profesionalei (Musika, arte eszenikoak, plastikoak, etab.) lekuak bilatu eta eskaintzen saiatzea da ekintza nagusia, holan bertan euren lan artistikoak kaleratu deiezan.
Xpressionk plataformeak, Norbega-Coca Colagaz alkarlanean, Bizkaia mailan 50 ekimen izango dituan Xpressionk Zirkuitua aurkeztu dabe. Gipuzkoan jaio zan kultur proiektuak 300 ekimen baino gehiago antolatuko ditu Euskal Autonomi Erkidego osoan. Ganera, Galizian be izaten da ekitaldiren bat edo beste.
Kulturearen sustapena da Xpressionk ekimenaren jarduera nagusia, gizartean dagoan eta ezagutzen ez dan kultura aktiboa sustatu eta kaleratzea. Horretarako edozein esparruko artista ez profesionalei (Musika, arte eszenikoak, plastikoak, etab.) lekuak bilatu eta eskaintzen saiatzea da ekintza nagusia, holan bertan euren lan artistikoak kaleratu deiezan. Helburu horretarako hainbat gune ditue, askotan gitxi erabiliak,besteak beste, tabernak, lorategiak, jatetxeak, komertzioak, hondartzak, etab. Holan bilatu behar ez dan kultura bat sortzen da, zuzenean jenteak topau egiten dau, eta gainera erabat doban. Artista eta espazio alternatiboakaz lan egiten dauen musika zirkuitua da hau baina arte eszenikoak eta plastikoak be lantzen dira. Formatu txikia eta ertaina bultzatuko da ekimen kultural honegaz.
Xpressionk Kultur Elkartea 2003 urtetik dabil beharrean formatu txiki eta ertaineko ekimen kultural ez profesionalak normalizetako asmoz. Musikea, arte plastikoak eta arte eszenikoak lantzen ditu, musikea adarrik garatuena dan arren. Xpressionk zirkuitua da ekimen guztiek daben marka.
Proiektuaren filosofian ondoko ardatzak nabarmentzen dira:
- Jente arruntari artea hurreratu bilatu beharrik barik.
- Artista ez profesionalei espazioak eskaini.
- Formatu txiki eta ertaineko adierazpen artistikoak normalizau.
- Espazio eta artista alternatiboak.
- Low cost gestino kulturala.
Ekimenak aurrera eroateko, Xpressionkek hirugarrenen baliabideak erabilten ditu (Instituzinoak, enpresa pribatuak, alkarteak, etab,) eta hemen hartzen dau garrantzia Norbega - Coca Colak. Gaur arte, Xpressionk-ek izan dauen kolaboratzaile nagusiena da, gainera ekimen kopuruan eta lurraldetasunean irabazten dago eurekaz Xpressionk ekimena.
2011 Zirkuituaren barritasunak:
- Lurralde gehiago (Araba eta Bizkaia).
- Ekimen kopuru gehiago.
- Malgutasuna (Artistakaz, aretoakaz, etab.)
- Adar artistiko gehiago (Adibidez arte eszeniko gehiago).
- Dinamizazino sektoriala (Ostalaritza, komertzioa, turismoa).
Informazino gehiago:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!