Gernikako Bakearen Museoak hainbat jarduera eskainiko ditu Aste Santuan
2011-04-18 17:52 kulturbizGernika-Lumoko Bakearen Museoak ez dau aterik itxiko Aste Santuko eta Pazko Asteko oporretan, eta ganera, ekintza ugari atondu ditue bertan. Sarrerea dobakoa izango da apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketearen 74. urteurrena dala eta.
Gernika-Lumoko Bakearen Museoak ez dau aterik itxiko Aste Santuko eta Pazko Asteko oporretan, eta ganera, ekintza ugari atondu ditue bertan.
Apirilaren 24an eta 25ean egun osoz zabalduko dabe museoa, eta sarrerea dobakoa izango da 26an, Gernikako bonbardaketearen 74. urteurrena dala eta. Horrezaz gan, dobako bisita gidatuak antolatu ditue, hilaren 19tik 30era, 12:30ean eta 17:30ean. Museora hurreratzen diran neska-mutilek hainbat tailer eta eskulanetan parte hartzeko aukerea be eukiko dabe. Tailerrok hilaren 27an, 28an eta 29an egingo dira, eta dobakoak dira.
Betiko erakusketa iraunkorraz aparte, Ana Teresa Ortega argazkilariaren Isilarazitako kartografiak: Errepresio frankistaren esparruak izenburuko aldi baterako erakusketea be ikusgai dago, bagilaren 12ra arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!