Elorrioko auzuneak ezagutzeko ibilaldi gidatuak antolatu ditue

Bizkaie! 2011-04-12 13:29   kulturbiz

Elorrioko Udalak herriko auzuneen ondarea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu apirilaren 23an, 24an, 30ean eta maiatzaren 1ean, 7an, 8an. Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da erreserba egitea.

Elorrioko Udalak herriko auzuneen ondarea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu apirilaren 23an, 24an, 30ean eta maiatzaren 1ean, 7an, 8an. Bisitak Lurdeseko Ama ikastetxean hasi eta Zenita auzoan barrena izango dira. Ordu biko ibilaldiak izango dira gitxi gorabehera.

Bisitetan, besteak beste, errotak, garbilekuak, Uratsa ur sulfurodun iturria, garaiak eta beste makina bat gauza ikusteko aukerea egongo da. Azkenean, Argiñetako nekropolia bisitauko da. Nekropolia, VII. eta IX. mendeetako kareharrizko 21 hilobik eta bost hilarrik osotzen dabe, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hilobi-monumentu garrantzitsuenetakoa da.

Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da erreserba egitea, 946 032 032 telefonora deituz (9:00-14:00) edo iturri@elorrio.net (Iturri Kultur Etxea) helbidera idatziz. Bisiten prezioa euro batekoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu