Félix Beristainen horma-irudi bat barriro ipini dabe Likona Torretxearen inguruko plazan
2011-04-12 10:57 kulturbizMargolari lanakaitik ezaguna, Beristain Ondarroan jaio zan 1937ko garagarrilaren 16an. Bere lan oparoan olio-pinturaz egindako horma-irudiak dira ezagun, berak egindako porlanezko erliebeetan margoztutakoak.
Ondarroako Udalak Felix Beristain herritarrak egindako horma-irudi bat ipini dau Likona Torretxearen inguruan sortu dan plaza barrian. San Ignazio kaletik ikusi daitekeen lana udaletxean gordeta egon da urte batzuetan.
Autoerliebean egindako brontzezko lana, Kantoipe kalean egon zan jarrita, udaletxeko hormetan, 1999tik 2005era bitartean. Urte horretan igogailua eregiteko lanak hasi ziran bertan eta, horregaitik, Beristainen lana kendu egin eben eta udaletxean gorde. Koadroak 1,20 zentimetro ditu zabaleran; 90 zentimetro, altueran; eta 4 zentimetro, lodieran; eta itsasoari lotutako gaiak agertzen ditu.
Margolari lanakaitik ezaguna, Beristain Ondarroan jaio zan 1937ko garagarrilaren 16an. Bere lan oparoan olio-pinturaz egindako horma-irudiak dira ezagun, berak egindako porlanezko erliebeetan margoztutakoak. Ondarroan horreen adibide batzuk topau daitekez: udaletxeko hiru leku desbardinetan, Santa Clara Kofradian edota finantza erakundeetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!