Arte Ederretako Fakultateko ikasle eta irakasleek eskultura bat lurperatuko dabe Artearen Hilerrian

Bizkaie! 2011-04-14 18:06   kulturbiz

Artearen Hilerria 2005ean inaugurau eben eta 50.000 metro koadroko lur-eremu batek osotzen dau. Hilerri berezi hori balio artistiko handiko edo artearen munduagaz estu-estu lotuta dagozan lanak lurperatzeko sortua izan da, eta ikuspuntu anitzeko lanak batzen dituala da bere ezaugarri nagusia.

Barikuan, apirilak 15, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultadeko ikasle eta irakasle talde bat Morille (Salamanca) herrirantz abiatuko dira Bidea Proiektua gauzatzeko asmoz. Ekimen honen bidez, udalerri horretan kokatutako Artearen Hilerrian eskultura lan bat lurperatuko dabe. Lurperatze ekitaldia zapatuan, apirilak 16, egingo da, eguerdiko 12:00etan.

Artearen Hilerria 2005ean inaugurau eben eta 50.000 metro koadroko lur-eremu batek osotzen dau. Hilerri berezi hori balio artistiko handiko edo artearen munduagaz estu-estu lotuta dagozan lanak lurperatzeko sortua izan da, eta ikuspuntu anitzeko lanak batzen dituala da bere ezaugarri nagusia.

Gaur egun toki horretan izen handiko artistek eginiko hogei bat arte-lan dagoz lurperatuta. Horreen artean nabarmentzekoak dira Arte Plastikoen Sari Nazionala dan Esther Ferrerren Performance a varias velocidades eta Antzerkiaren Sari Nazionala dan Fernando Arrabalen A tocateja. Aitatzekoa da UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultadeak sortutako eskulturea hilerri bitxi horrek hartuko dauen lehen artista barrien eta taldean sortutako lana izango dala.

Artearen Hilerrian egiten dan lurperatze prozesu bakotxa katalogau eta dokumentau egiten dau bere oinarrizko lerroetan museoa kudeatzen dauen Partzuergoak, etorkizunean bertan dagozan arte-lan guztietara sarbide oso eta zehatza ahalbidetzeko aukerea emongo dauen Dokumentu Zentro bat sortzeko asmoagaz.

Zapatuan Arte Ederretako Fakultadeko ikasle eta irakasleek lurperatuko daben eskulturea segidan jarrita dagozan harzurizko hainbat harri-landuk eta lurrean jarrita dagozan buztin-errez egindako hainbat esferek osotzen dabe. Horreen artean dagozan tarte hutsek jarraitu beharreko norabidea erakusten dabe. Eskultureagaz batera, egurrezko kutxa txiki bat be lurperatuko dabe. Barruan, ehun bat objektu txiki eta mezu sartu ditue Fakultadeko ikasle eta irakasleek.

Lan honen sinbologia etorkizunerantz proiektau nahi diran iraganean eta orainean kokatzen da. Bide horrek denporearen bizi-esperientzia irudikatzen dau, jarraitutako bidea eta talde parte hartzearen garrantzia ardatz dauen asmo bat. Lan bat erakusten dan bakotxean, artisteak etorkizun ezezagun bati egin behar deutso aurre. Ez da kasua. Lurperatze honegaz ziurbakotasuna desagertu egiten da, lana betikotasunera proiektetan dalako, azaldu dabe proiektuan parte hartu daben ikasleek.

Bidea Proiektuaren lurperatzearen ekitaldiak eguerdiko 12:00etan hasiko dira Morilleko Udal Tenadetan. Handik, UPV/EHUko ikasle eta irakasleak Artearen Hilerrirantz joango dira segizioan, gaita eta tanborilakaz batera. Behin hilerrian, txalapartearen doinuakaz, ekitaldi horretarako berariaz idatzitako testu bat eta poesia bat irakurriko ditue. Lurperatzea amaituta, parte-hartzaileek alkartasun jardunaldi bat egingo dabe Morille herrian okasinorako antolatutako hainbat ekimenen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu