UEUk liburuak erdi prezioan salduko ditu Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian

Bizkaie! 2011-04-14 17:51   kulturbiz

Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) apirilaren 18an eta 19an eskaintza berezia egingo dau: liburuak % 50eko beherapenagaz eskainiko ditu. Eskaintzeak www.ueu.org atariko webgunean bakarrik balio dau.

Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) apirilaren 18an eta 19an eskaintza berezia egingo dau: liburuak % 50eko beherapenagaz eskainiko ditu. Eskaintzeak www.ueu.org atariko webgunean bakarrik balio dau.

UEUk 1978. urtean argitaratu zituan lehenengo liburuak; ordutik, genero guztiak landu ditu: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazinoa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak, eta abar. Horreek guzti horrek erdi prezioan egongo dira apirilaren 18an eta 19an. Liburuaren Eguna hilaren 23an da, aurten zapatuz, eta Aste Santuko oporren barruan, horregaitik aurreratu dabe ospakizuna.

Bide batez, azken hilabeteotan argitaratutako liburu bi aurkeztuko ditu UEUk. Alde batetik, Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Mikel Aizpuru Muruak eta Fernando Martinez Ruedak idatzitakoa. Liburuan agiri danez, nekez ulertu daiteke gaur egungo mundua azken hirurogei urteotako historia kontuan hartu barik. Sasoi horri buruzko oinarrizko azalpenak, bibliografia, testuak eta mapak eskaintzea da liburuaren helburua.

Beste alde batetik, Joseba Koldobika Arbaiza Alvarezen eta Peio Lozano Valenciaren Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak lana aitatu geinke. Lurralde-antolamenduak ikuspegi orokor eta sistematikoa dauka, eta eredu bateratu batean ekonomia, gizarte, kultura, paisaia eta baliabide fisikoei lotutako arloak buztartzen ditu. Euskal Herrian, gure lurraldea antolatzeko eredua jasangatxa bihurtu da. Etenbako hazkunde ekonomikoaren izenean baliabideen neurribako erabilereak eragindako inpaktuak nabarmenak dira. Gai horren inguruan hainbat gohoeta egiten ditue egile biek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu