Abian da hó PLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Lehiaketea

Bizkaie! 2011-04-27 11:37   kulturbiz

Bilboko Alondigeak hó PLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Lehiaketea ipini dau martxan. Ekimenaren helburua bideo-joko originalenak, barritzaileenak, ludikoenak eta hezigarrienak aintzat hartzea eta saritzea da.

Bilboko Alondigeak hó PLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Lehiaketea ipini dau martxan. Ekimenaren helburua bideo-joko originalenak, barritzaileenak, ludikoenak eta hezigarrienak aintzat hartzea eta saritzea da. Lehiaketea iraileko hó PLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Jaialdiaren barruan dago.

Sariketan bideo-jokoak sortzen dituen edozein enpresak parte hartu leike. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako lanak aurkeztu ahal izango dira. Parte-hartzaileek baldintza batzuk bete beharko ditue, besteak beste: aurkeztutako bideo-jokoa jokatzeko moduko programea izan behar da, eta kanpo geratuko dira programegaz alkarrekintzan erabilteko balio ez daben lanak. Horrezaz gan, gaia eta generoa libreak dira, baina ez dira onartuko edozein indarkeria eta bazterkeria bultzatzen daben jokoak, ez eta inongo kolektiborentzat iraingarriak izan daitekezanak.

Deialdia nazinoartekoa danez, lanak edozein hizkuntzatan egin daitekez, baina euskerazkoak, gaztelaniazkoak edo ingelesezkoak izan ezean, material osagarri guztia ingelesez bialdu behar da.

Proiektuak aurkeztu baino lehen datu guztiak hoplay@alhondigabilbao helbidera bialdu behar dira izena emoteko. Beharrak hartzeko azken eguna bagilaren 31 da, eta garagarrilaren 31n finalisten izenak argitaratuko dira.

hó PLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Lehiaketeak sei kategoria ditu: Jatorrizko ideiarik onena, Diseinu sortzailerik onena, Soinu edo musikarik onena, Jokatzeko aukerarik onena emoten dauen bideo-jokoa, Publikoaren sari berezia eta Euskadin egindako bideo-jokorik onena. Kategoria bakotxean irabazle bakarra egongo da eta 6.000 euroko saria jasoko dau. Epaimahaia bideo-jokoen arloko profesional ezagunek osotuko dabe: sortzaileak, banatzaileak, editoreak eta jokalariak.

Lehiaketearen ganeko informazino osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu