Sarako Idazleen XXVIII. Biltzarra Pazko Astelehenean egingo da Saran
2011-04-19 18:15 kulturbizSarako Idazleen 28. Biltzarraren harian, Joxe Migel Barandiaranek Sararen gainean egin eban liburua euskerara eta frantsesera itzulia izan da eta liburua Biltzarrean eskuratu ahal izango da.
Sarako Idazleen Biltzarraren harian, aurten 28. aldiz Euskal Herriko hainbat idazle eta margolariren topaleku bihurtuko da Sara, Pazko Astelehenean, apirilaren 25ean. 1993tik egiten dan legez, kiroldegian egingo da goizeko 10:00etatik 18:00retara. Dana dala, aurtengoa berezia izango da, Joxe Migel Barandiaranek Sararen gainean egin eban liburua euskerara eta frantsesera itzulia izan baita eta liburua Biltzarrean eskuratu ahal izango baita. Aitatu liburua pasa dan apirilaren 15ean aurkeztu eben Lurberri gelan. Frantsesera Kattalin Totorikak itzuli dau eta euskeraz Ataungo Aizpuru anaiek, baina Erramun Baxok zuzendari dabela.
Pazko Astelehenerako Euskaltzaindiak antolatu dituan ekitaldien artean, lau libururen aurkezpena be egingo da:
• Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz. Bilduma: Jagon, 12. Egilea: Jüje Etxebarne. Laguntzailea: AEK, Xiberoko Gaü Eskola Laminak.
• Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia (bigarren liburukia). Bilduma: Euskararen Lekukoak, 24. Paratzailea: Txomin Peillen.
• Kadet eta Bettiriño. Bilduma: Euskararen Lekukoak, 25. Paratzailea: Manuel Padilla.
• Alegiak eta bertze neurtitzak. Bilduma: Euskaltzainak, 15. Egilea: Gratien Adema "Zaldubi". Paratzailea: Henri Duhau.
Honen guztiaren aurkezpena 10:30ean izango da eta ondokoek egingo dabe berba: Andres Urrutia, Jüje Etxebarne, Txomin Peillen, Manuel Padilla eta Henri Duhau.
Apirilaren 24an, kantaldia Sarako Ondarea Elkartearen eskutik
Sarako Ondarea Elkarteak kantaldi polita antolatu dau Sarako eleizan; hitzordua, domeka arratsaldeko 18:00retan. Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetatik etorritako artistak entzun ahal izango dira: Sarako Saiberri taldea, Baigorriko Erramun Martikorena eta Xiberuko Jean Bordaxar laukotea.
Sarrerak aurretiaz eros daitekez sei euroan Turismo Bulegoan eta egunean bertan, barriz, zortzi euroan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!