Miriam Luki kazetariak euskal kultureari buruzko gogoetea plazaratu dau 'Euslandia' liburuan
2011-06-24 15:29 kulturbizEuslandia liburua kaleratu barri dau Miriam Luki kazetariak, Mondragon Unibersidadeko Euskal Kulturgintzaren Transmisoa graduondokoan jasotako gogoetakaz osotuta. Ikastaroan landutako poema, komiki, abesti, transkripzino eta beste hainbat elementugaz atondu dau gipuzkoarrak liburua
Musikazale eta antzerkizaleentzako hamaikatxu hitzordu, Elorrioko Musikaire jaialdian
2011-06-22 15:23 kulturbizAurten be, musikea eta antzerkia dakarz Elorriora Musikaire jaialdiak. Garagarrilaren 1ean hasi, eta hilaren 23ra arte, hamabi emonaldi atondu ditu Arriola kultur aretoak. Soul Teller bikotearen (Miguel Angel Julián eta Lorenzo Moya) soul doinuek hasiko dabe aurtongo egitaraua.
VII. Tene Mujika Bekan lanak aurkezteko epea zabalik dago
2011-06-20 14:52 kulturbizGure herriaren azken 70-60 urteetan izandako persona, talde, jazoera edo mobimenturen bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez daitekez (berbarako: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, alkarrizketak, ikerketak...); lanak jatorrizkoa eta euskeraz sortua izan beharko dau, aurrez argitaratu nahiz saritu bakoa.
Arriaga antzokiak datorren denporaldiko programazinoa aurkeztu dau
2011-06-14 18:35 kulturbizBilboko Arriaga Antzokiak hurrengo denporaldiko programazinoa aurkeztu dau. Emilio Sagi zuzendari artistikoak eskaintzearen aniztasuna eta orekea azpimarratu ditu prentsaurrekoan. Urte hasieran, Igor Yebra jantzariak Chaikovskiren El Cascanueces eskainiko dau, Oxana Kucheruk-egaz eta Bordeleko Operako Baletagaz batera.
Kultur artekotasunaren aldeko FacePhotorako argazkiak bialtzeko epea bagilaren 30ean amaituko da
2011-06-10 15:38 kulturbizEkimenaren helburua da Getxoko auzo eta kale desbardinetan gaur egun batera dagozan bizimoduak argazkien eta bideon bidez erakustea eta baita kultur ugariren arteko bizikidetzea be.
Gaur inaugurau dabe Cristobal Balenciaga diseinatzaile getariarraren Museoa
2011-06-07 11:53 kulturbizGaur eguerdian inaugurau dabe Cristobal Balenciaga Museoa, eta Espainiako erregina izango da ekitaldiko protagonista nagusia. Bagilaren 10ean, barriz, herritarrentzat zabalduko dabe. Museoak diseinatzaile getariarraren 1.200 pieza ditu, baina orain 90 dagoz ikusgai.
Zirkualde zirkuko arteen jaialdia astegoienean, Bilboko Errekalde auzoan
2011-05-31 15:24 kulturbizZirkualde zirku jaialdiaren bigarren edizinoa egingo da Bilboko Errekalde auzoan astegoienean, bagilaren 3tik 5era bitartean. Jaialdiak zirkuko arteetako zortzi konpainiaren ikuskizunak eskainiko ditu auzoko plazan. II. Zirku Jaialdiak Koblakariren (Bizkaiko malabaristen alkartea) laguntzinoa euki dau. Koblakariren kalejireak hasiko dau jaialdia.
Bilbaoeszenak ikerketa eta sorkuntza eszenikoko bost egitasmo aukeratu ditu
2011-05-25 15:46 kulturbizTaldean aurkeztutako hiru proposamen eta banaka aurkeztutako bi dira. Jantzeak presentzia handia dauka, eta Bizkaitik, Madrildik, Sevillatik eta Nafarroatik etorritako artista gazteek bultzatutako proposamenak dira.
Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa 'Errusiarra' Aire Zabaleko III. Akuarela Lehiaketea egingo dau maiatzaren 29an
2011-05-24 15:49 kulturbizManuel Balsa 'Errusiarra' Aire Zabaleko Akuarela Lehiaketea lau hamarkada baino gehiagotan Bilboko Berreginen Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan, museoko arduradunek gogoratu dabenez.
Mundumira jaialdia Elgetan egingo da aurten, maiatzaren 27tik 29ra bitartean
2011-05-23 13:53 kulturbizZazpigarren urtez, Euskal Herria aldizkariak Mundumira Munduko Kulturen Festa ospatuko dau Debagoiena bailaran. Aurten jaialdia Elgetan egingo da, maiatzaren 27tik 29ra bitartean. Urtero-urtero milaka lagun batzen dira Mundumira jaialdian, eta astegoien honetan be halantxe izatea espero dabe antolatzaileek.
Begira, I. Argazki topaketea Durangon
2011-05-18 11:46 kulturbizAste batzuetan zehar Begira-k, argazkilaritza garaikidea protagonista dauela, hainbat ekimen proposatzen ditu Durangoko esparru kultural desbardinetan. Tailerrak, berbaldiak, proiekzinoak eta erakusketak osotzen dabe bagilaren 3an hasi eta garagarrilaren 15ean amaituko dan lehenengo edizino honen egitaraua.
'There is beauty in the city' proiektuak 137 argazki jaso ditu Bilboko leku ederrenen mapea egiteko
2011-05-16 14:37 kulturbizBilbo da Erresuma Batuan, Anna Francis Arte Ederretako irakasle, artista eta ikerlariaren eta PhotoArteKomit on-line arte galeriaren eskutik sortu zan There is beauty in the city proiektu globalean lagundu dauen urietako bat.
International PEN erakundeak urteko batzarra egin barri dau Gironan
2011-05-16 12:31 kulturbizInternational PEN erakundeko Itzulpen eta Hizkuntza-eskubideen Batzordeak urteko batzarra egin eban Gironan eguenean, maiatzaren 12an. Batzordeak gai nagusi bi izan zituan berbagai: alde batetik, ingurune eleanitzetan irakas-hizkuntza zein izan behar dan eztabaidatzea; eta bestetik, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren lanketea. Batzarrean, Euskal PEN taldeko eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok parte hartu eban.
'Museoak eta memoria', Museoen Nazinoarteko Eguna 2011
2011-05-13 11:29 kulturbizMaiatzaren 18an, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Herritar guztiak kultur zentro horreek gizartearen garapenean beteten daben eginkizunari buruz kontzientzietako eguna da eta 1977tik ospatzen da, ICOM-en XII. Batzar Nagusiak Moskun hartu eban 5. ebazpenaren ondorioz.
Gorputza, ahotsa, berbea eta performatibidadea aztergai, 'En la REsonancia' mintegian
2011-05-09 18:16 kulturbizEn la REsonancia. Voz, cuerpo y performatividad izenburupean gorputza, ahotsa eta performatibidadeari buruzko egun biko mintegi antolatu dabe Bilbon. Poesia, saiakerea, jantzea, bideoa, musikea eta bertsolaritzea adierazpen-motak jorratuko ditue egunotan. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa eta La Fundición aretoan egingo dira dira BizBAKen ekimeneko saioak, maiatzaren 9an eta 10ean.
Irrien Lagunak Klubaren gune berezia Herri Urratsen estreinauko da
2011-05-05 15:57 kulturbizJoxemari Agirretxe Porrotxek Irrien Lagunak kluba proiektua aurkeztu dau Bilboko Kafe Antzokian. Klubaren barri emoteaz gan, Eroskik eta Ikastolen Elkarteak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe, Euskal Herriko ikastolen aldeko jai handietan ekimen bateratuak antolatzeko. Gune berezia atondu dabe domekarako, Senperen, eskaintza bete-beteagaz: bertsolariak, musikea, puzgarriak, pailazoak, mimoak, tailerrak, eta abar.
Ikastolen Elkarteak eta Elkar etxeak Ikaselkar argitaletxea abiatu dabe
2011-05-04 15:40 kulturbizIkastolen Elkarteak eta Elkar etxeak Ikaselkar izeneko argitaletxe barria aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Ikaselkar-en asmoa eskaintza integrala egitea da, nahiz eta batez be hezkuntza alorrean jardungo dauen. Daborduko, Ikaselkar-ek 381 laneko katalogoa dauka.
Timelapse ikastaroa emongo dau Luis Caldevillak Bilbon
2011-05-03 18:26 kulturbizLuis Caldevilla argazkilariak sei orduko Timelapse tailerra emongo dau maiatzaren 5ean eta 6an Bilboko BBKren Kultur Aretoan. BBK Timelapse lehiaketea be antolatu dabe.
Jon Zamalloa 'Txistu' musikari galdakoztarra hil da
2011-04-27 14:40 kulturbizJon Zamalloa Txistu musikari galdakoztarra hil zan atzo, 56 urte zituala. Euskal musika eta jantza alorrean ibilbide oparoa euki eban, Andra Mari jantzari taldearen eskutik. Hileta eleizkizuna gaur izango da, hilak 27, Galdakaoko Andra Mari Parrokian, 19:00etan.
Jose Antonio Arana Martija euskaltzainaren aldeko hiletak gaur, Gernikan
2011-04-27 12:15 kulturbizJose Antonio Arana Martija euskaltzaina apirilaren 26an hil zan, 80 urte zituala. Euskaltzaindiak euskaltzain oso izentau eban 1988an. 2006an euskaltzain emeritua izentau eben. Hileta eleizkizuna gaur izango da, hilak 28, 19:00etan, Gernikako Andra Mari parrokia nagusian.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...