Gorputza, ahotsa, berbea eta performatibidadea aztergai, 'En la REsonancia' mintegian
2011-05-09 18:16 kulturbizEn la REsonancia. Voz, cuerpo y performatividad izenburupean gorputza, ahotsa eta performatibidadeari buruzko egun biko mintegi antolatu dabe Bilbon. Poesia, saiakerea, jantzea, bideoa, musikea eta bertsolaritzea adierazpen-motak jorratuko ditue egunotan. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa eta La Fundición aretoan egingo dira dira BizBAKen ekimeneko saioak, maiatzaren 9an eta 10ean.
En la REsonancia. Voz, cuerpo y performatividad izenburupean gorputza, ahotsa eta performatibidadeari buruzko egun biko mintegi antolatu dabe Bilbon. Poesia, saiakerea, jantzea, bideoa, musikea eta bertsolaritzea adierazpen-motak jorratuko ditue egunotan. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa eta La Fundición aretoan egingo dira dira BizBAKen ekimeneko saioak, maiatzaren 9an eta 10ean.
Mintegiak eztabaida gune bat sortu nahi du praktika hauen, beraien topalekuen eta elkarguneen espezifikotasunaren inguruan, eta baita gaur egungo eztabaida artistiko eta teorikoari egiten dioten ekarpenaren inguruan ere. Horretarako, egun teorian edota jardun artistikoetatik abiatuta egiten diren hitzaldi, kode eta narratibitate batzuk aztertuko dira.
En la REsonancia maiatzaren 9an abiatuko da, 18:00etan, 2004ko Espainiako Poesia Sari Nazionala izandako Chantal Maillard-en berbaldiagaz. Jantza garaikideko emonaldi bi izango dira Deustuko La Fundición aretoan eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoan: Chus Dominguezek zuzendutako Impregnaciones de la Srta. Nieve y Guitarra bideoaren proiekzio; eta, Maialen Lujanbio, Idoia Zabaleta eta Ixiar Rozasen eskutik, ahotsa, gorputza eta hitzaren topaketearen ganeko Ahotsa, lengoaia eta performatibitatea: hurbilketak praktikatik berbaldia.
En la REsonancia mintegiaren egitaraua:
Astelehena, maiatzak 9
- 18:00 Hasiera berbaldia. Sobre la escritura, la desaparición y la huella, Chantal Maillard
- 20:30 Jantzea. Impregnaciones de la Srta. Nieva y Guitarra, Mónica Valenciano.
Martitzena, maiatzak 10.
- 11:30 Berbaldia. Este resquicio (por ejemplo), Mónica Valenciano eta Ixiar Rozas
- 13:00 Bideoa. “Impregnaciones de la Srta. Nieve y Guitarra, Chus Domínguez
- 17:00 Berbaldia. Ahotsa, lengoaia eta performatibitatea: hurbilketak praktikatik, Maialen Lujanbio, Idoia Zabaleta eta Ixiar Rozas.
- 19:30 Jantzea. Fisura nº3: Txoriak. Serie de acciones para ser observadas contra una pared, Idoia Zabaleta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!