Mundumira jaialdia Elgetan egingo da aurten, maiatzaren 27tik 29ra bitartean

Bizkaie! 2011-05-23 13:53   kulturbiz

Zazpigarren urtez, Euskal Herria aldizkariak Mundumira Munduko Kulturen Festa ospatuko dau Debagoiena bailaran. Aurten jaialdia Elgetan egingo da, maiatzaren 27tik 29ra bitartean. Urtero-urtero milaka lagun batzen dira Mundumira jaialdian, eta astegoien honetan be halantxe izatea espero dabe antolatzaileek.

Zazpigarren urtez, Euskal Herria aldizkariak Mundumira Munduko Kulturen Festa ospatuko dau Debagoiena bailaran. Aurten jaialdia Elgetan egingo da, maiatzaren 27tik 29ra bitartean. Urtero-urtero milaka lagun batzen dira Mundumira jaialdian, eta astegoien honetan be halantxe izatea espero dabe antolatzaileek.

Euskal Herria aldizkariaren jaialdia proposamen ibiltaria da, eta lurraldearen, naturearen eta kulturearen arteko batasuna dauka helburu. Aurreko urteetan Arrasaten, Oñatin, Aretxabaletan, Bergaran, Eskoriatzan eta Antzuolan egin dabe. Mundumira kulturen arteko topaketea da, kale giroko jai erraldoia, bestelako kulturen erakusketarako eta parte hartzerako agertoki handia, azaltzen dabe ekimenaren arduradunek. Gure helburua da Euskal Herria egun honeetan euskal kulturearen adierazpide askoren erreferentea bihurtzea, munduko ganerako kulturekaz bat eginda, ganeratu dabe.

Musikea, kale animazinoa, naturea eta gastronomia dira Mundumiraren lau ardatz nagusiak. Mundumiran munduko leku askotako musikak izango dira, kale antzerkia, jantzea, erakusketak, umeentzako olgetak, kirolak, azokak (mendizaletasuna, artisautzea, nekazaritza biologikoa eta gastronomia) eta hamaika kontu gehiago bere bai.

Danetara, hogeita hamar taldek animauko ditue Elgetako kaleak, musikearen eta antzerkiaren bitartez: Delinquentes, Dub Inc, La Troba Kung Fu, Jorginho, The Billie Jeans, Andrakan, Artea Teatro... Caixaren Gizarte Ekintzako Diversons programearen eskutik, kubatar doinuak helduko dira Elgetara Habana Con Kola taldeagaz, eta afrobeat musikea Moya Kalongo proiektuagaz.

Umeei jagokenez, eurentzat beren-beregi preparautako eremuaz gan (olgetak, tirolina, tailerrak eta abar), aurten Irrien Lagunak Kluba (Pirritx eta Porrotxen proiektu barria) Elgetan izango da. Umeentzako ikuskizunen artean, Kukubiltxo eta Bapatean Zirko nabarmentzekoak dira.

Kirolaren arloan, Euskadiko VI Boulder Txapelketea egingo da. Bloke ganeko eskalada mota hori zapatuan izango da protagonista, maiatzaren 28an. Euskal Herriko espezialistarik onenak izango dira bertan.

Mundumiraren osogai garrantzitsuenetakoa Elkartasun Foroa da, GGKE askoren kooperazino proiektuentzat agertoki ederra da-eta. Horregaitik, Mundumirako jai eremuan Euskal Herriko GGKE batzuen erakustokiak izango dira. Eta urtero legez, alkartasun kamiseta be salgai egongo da. Kamiseten salmenteagaz lortutako dirua eskualdeko hiru GGKEren kooperazino proiektu lagunduko dira. Ganera, zapatu gauean eusko labeldun txahala betiko erara erreko dabe, pintxotan saltzeko. Hortik ataratako dirua be Debagoienako Mankomunidadeak aukeratutako hiru proiektuetara bideratuko da.

Aurtengo Mundumiran lagunduko diran hiru proiektuak ondokoak dira:

- Bubulum Elkartea (Oñati). Jinotegan (Nikaragua) egoera larrian bizi diran ume eta gazteen bizimodua hobetzeko proiektua.

- Salmenta Solidarioa (Arrasate). Nanakanthari proeiktua, ume hezkuntza, Gujaran (India).

- Chiapas (Eskoriatza). Chiapaseko indigenekaz kooperazino proiektua (Mexiko).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu