Gaur inaugurau dabe Cristobal Balenciaga diseinatzaile getariarraren Museoa

Bizkaie! 2011-06-07 11:53   kulturbiz

Gaur eguerdian inaugurau dabe Cristobal Balenciaga Museoa, eta Espainiako erregina izango da ekitaldiko protagonista nagusia. Bagilaren 10ean, barriz, herritarrentzat zabalduko dabe. Museoak diseinatzaile getariarraren 1.200 pieza ditu, baina orain 90 dagoz ikusgai.

Gaur eguerdian inaugurau dabe Cristobal Balenciaga Museoa, eta Espainiako erregina izango da ekitaldiko protagonista nagusia. Bagilaren 10ean, barriz, herritarrentzat zabalduko dabe. Museoak diseinatzaile getariarraren 1.200 pieza ditu, baina orain 90 dagoz ikusgai.

Hamar urte baino gehiago emon ditue Balenciaga Museoa edegi guran, izan be prozesu gorabeheratsua izan da. Hasierako aurrekontua 6 miloe eurokoa izan zan, baina azkenean 30 miloe behar izan ditue. Museoa Getariako Aldamar parkean dago, eta eraikin bi ditu: bata, XIX. mendeko Aldamar jauregia, eta bestea, eraikin barria.

Sei gairen arabera sailkatu ditue ikusgai dagozan 90 piezak: Hasierak, Eguna, Koktela, Gaua, Emaztegaiak eta Funtsezko Balenciaga. Hasierak atalean, Balenciagaren lehenengo sasoietako lanak dagoz, Donostian, Madrilen eta Bartzelonan egin zituanak. Eguna sailean, pieza gehienak 50eko eta 60ko hamarkadetakoak dira, diseinatzailearen urterik emonkorrenak. Koketala gunean, jantzi dotore-dotoreak dagoz; teknikea eta fantasia dira nagusi. Diseinurik ikusgarrienak eta harrigarrienak Gaua gunekoak dira. Emaztegaiak atalean hamarkadaz hamarkada sortutako lanak batu ditue, baliabide eta inspirazino-iturri desbardinetakoak. Azkenengo gunea Funtsezko Balenciaga da, bertan diseinatzailearen ibilbide osoa jaso dabe, ikuspegi orokorra eskainiz.

Ehunekaz, ahal doguna egiten dogu. Balenciagak, nahi dauena eta Gu guztion maisua da esan eban Christian Dior ospetsuak. Eta Coco Chanelen ustez, Balenciaga izan zan benetako couturier bakarra. Hubert de Givenchyk goi mailako jantzigintzako arkitektoa zala nabarmendu eban. XX. mendeko jostun eta dinetzaile garrantzitsuenetakoa izan zan Balenciaga. Getarian jaio zan, 1895ean, eta Alacanten hil, 1972an. Munduko emakumerik ospetsu eta poteretsuenentzako jantziak egin zituan; bezeroen artean egozan, besteak beste, Grace Kelly eta Belgikako erregina Fabiola.

Perfekzionistea, guztiz teknikoa, sortzailea, barritzailea... halangoa zan Balenciaga. Emakumearen gorputza ulertzeko modua guztiz aldatu ebala dinoe adituek. Perfekzinoa derrigorrezkoa zan Getariakoarentzat, eta teknikan maisua zanez, hori bidea segidu eban.

Museoa Cristóbal Balenciaga Fundazinoaren babespean sortu da. Fundazinoaren helburua da diseinatzailearen lanek arte-sorkuntzan, modearen munduan eta goi mailako joskintzan izandako garrantzia zabaldu eta bultzatzea. Jantzietako asko Balenciagaren bezero izandakoek itxitakoak dira, eta, Museoko arduradunek azaldu dabenez, bildumea ugaltzeko asmoa dauke, bai dohaintzak lortuz bai piezak erosiz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu