Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa 'Errusiarra' Aire Zabaleko III. Akuarela Lehiaketea egingo dau maiatzaren 29an

Bizkaie! 2011-05-24 15:49   kulturbiz

Manuel Balsa 'Errusiarra' Aire Zabaleko Akuarela Lehiaketea lau hamarkada baino gehiagotan Bilboko Berreginen Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan, museoko arduradunek gogoratu dabenez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Artelan Berreginen Museoak helduei eta umeei zuzendutako Manuel Balsa 'Errusiarra' Aire Zabaleko III. Akuarela Lehiaketea egingo dau datorren domekan, maiatzaren 29an.

Manuel Balsa 'Errusiarra' Aire Zabaleko Akuarela Lehiaketea lau hamarkada baino gehiagotan Bilboko Berreginen Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan, museoko arduradunek gogoratu dabenez.

Lehiaketearen gaiak Bilbo Zaharra-San Frantziskoko uri paisajeari buruzkoak izan beharko dira, bertako plazak, parkeak edo txokoak islatuz. Lanak egiteko, artistak museoak markautako muga batzuen barruan egongo dira. Teknikea eta estiloa akuarelea izango da, eta egile bakotxak artelan bakarra aurkeztu ahal izango dau, sinatu barik.

Akuarela euskarria, taula eta papela silututea goizeko 8:30etatik 10:00etara bitartean egingo da museoan bertan, eta lanak arratsaldeko 14:00etatik 14:30etara bitartean jasoko dira.

Lehiaketeak honako sari honeek banatuko ditu: lehenengo saria, 1.000 euro (Lan Ekintzak emondakoa); bigarren saria, 500 euro; hirugarren saria, 250 euro; umeentzako sari berezia; eta Berreginen Museoko marrazketa ikastaroko ikasleei zuzendutako sari berezia. Saria jasoten daben artista guztiek euren lana sinatu beharko dabe.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, izena emon beharko da maiatzaren 27a baino lehen, museoaren instalazinoetan, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Halan da be, antolakuntzak onartu egingo ditu, lehiaketearen egun berean, goizeko 8:30etik 10:00etara bitartean, izena emoten daben artistak. Artista bakotxari frogagiri bat emongo jako, lehiaketearen egunean aurkeztu daian, eta ez da onartuko aitatutako epetik kanpo egiten dan izen-emoterik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu