'Museoak eta memoria', Museoen Nazinoarteko Eguna 2011

Bizkaie! 2011-05-13 11:29   kulturbiz

Maiatzaren 18an, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Herritar guztiak kultur zentro horreek gizartearen garapenean beteten daben eginkizunari buruz kontzientzietako eguna da eta 1977tik ospatzen da, ICOM-en XII. Batzar Nagusiak Moskun hartu eban 5. ebazpenaren ondorioz.

Maiatzaren 18an, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Herritar guztiak kultur zentro horreek gizartearen garapenean beteten daben eginkizunari buruz kontzientzietako eguna da eta 1977tik ospatzen da, ICOM-en XII. Batzar Nagusiak Moskun hartu eban 5. ebazpenaren ondorioz.

Egun honen helburuak dira gune horreen ahalegina eta ekimena egun zehatz batean bateratzea, ondarea erakustea, ondarea beste modu batean eskaintzea eta, azken finean, ondare hori ezagutzera emotea.

Urteurren honen helburua zabala eta asmo handikoa da, sortzen daneko gizarteko ondarearen (artistikoa, folklorikoa, tradizionala, profesionala, zientifikoa, historikoa, sortzailea, etab.) ganeko sensibilizazinoa, haren zaintzea, hobekuntzea eta zabalkundea sustatzeagaz batera, kultur zentroek dituen edukien eta edukitzaileen balio ekonomikoa eta sortze-balioa nabarmentzen ahalegintzen baita.

Mundu osoko museoek, egun honen inguruan eta atxakian, ohikoak ez diran proposamenak sartzen ditue euren egitarauetan, besteak beste, hitzaldiak, mintegiak, ateak zabaltzeko jardunaldiak, bisitaldi gidatuak, sarrerearen prezioaren murrizketea edo dobakotasuna, edade zehatzetarako programa bereziak, familientzako programak, baita gune honeek publiko barriarengana, bestela establezimenduotara hurreratuko ez litzatekezan horreekana, hurreratzen dituen ekintza ugari be.

2011ko Museoen Nazinoarteko Egunaren gaia Museoak eta Memoria da. Lelo horregaz museoek oroimena gordeten dabela, historiak kontetan dituela eta euren bildumetan bizi garan komunidadeen oroimenerako oinarrizkoak diran elementuak gordeten dituela islatu nahi da.

Zaindutako objektuak gure ondare naturalaren eta kulturalaren adierazpena dira. Objektu horreetako asko hauskorrak dira; batzuk arriskuan dagoz, eta guztiek behar dabe zaintza eta kontserbazino berezia. 2011ko Museoen Nazinoarteko Eguna, beraz, oroimen indibiduala eta kolektiboa topetako aukerea izan daiteke.


Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian

Bizkaiko Foru Aldundiak 2008tik sustatzen dau kultur ekintza hau, Lurralde Historikoko 41 museoakaz koordinauta, museoak gizartearen eta haren garapenaren zerbitzura dagozan eragile aktiboak dirala eta gizartean garrantzi handiko zeregina dabela uste dauelako.

Bizkaiko kultur gune honeek jardueren egitarau potoloa preparetan dabe egun honen inguruan, herritarrei eskaintza berezi bat egiteko.

Kontuak kontu, maiatzaren 13, 14, 15 eta 18an, Bizkaiko museoek hainbat ekitaldi antolatuko ditue hitzordu hau ospatzeko. Era askotako ekintzak dira: bisita gidatuak, tailerrak, jolasak, kontzertuak, dokumentalen proiekzinoak, jatekoen dastaketea, etab. Eskaintzea dobakoa, berezia eta zabala da, egun horretarako berariaz atondutakoa.

Zapatuan, hilak 14, gaueko 22:15ean, eta Bilboko Unamuno plazan, 2011ko Museoen Nazinoarteko Egunaren aurkezpen ofiziala izango da, Iñaki Perurenak irakurritako pregoiaren bidez. Ondoren, 22:25ean, Bizkaiaren jatorria: Jaun Zuriaren kondaira gaiari buruzko antzezpena, Bizkaiaren kondairazko jatorriei buruzko antzezpena, antzerkia eta ikus-entzunezkoak tartekatuta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu