Zirkualde zirkuko arteen jaialdia astegoienean, Bilboko Errekalde auzoan
2011-05-31 15:24 kulturbizZirkualde zirku jaialdiaren bigarren edizinoa egingo da Bilboko Errekalde auzoan astegoienean, bagilaren 3tik 5era bitartean. Jaialdiak zirkuko arteetako zortzi konpainiaren ikuskizunak eskainiko ditu auzoko plazan. II. Zirku Jaialdiak Koblakariren (Bizkaiko malabaristen alkartea) laguntzinoa euki dau. Koblakariren kalejireak hasiko dau jaialdia.
Zirkualde zirku jaialdiaren bigarren edizinoa egingo da Bilboko Errekalde auzoan astegoienean, bagilaren 2tik 5era bitartean. Jaialdiak zirkuko arteetako zortzi konpainiaren ikuskizunak eskainiko ditu auzoko plazan.
Ekimenaren arduradunek aurkezpenean azaldu dabenez, uriko kaleak animetea eta jenteari kaleko arte eszenikoak hurreratzea da asmoa. Horrezaz gan, bertako taldeei eta kanpotik etorritakoei euren arte-proposamenak jentaurrean aurkezteko aukerea be emon gura jake.
II. Zirku Jaialdiak Koblakariren (Bizkaiko malabaristen alkartea) laguntzinoa euki dau. Koblakariren kalejireak hasiko dau jaialdia, bagilaren 3an. Asteburu osoan Errekalde plazearen inguruan egongo dira giroa animetan.
Egitarauak ikusle guztiei zuzendutako zortzi ikuskizun ditu. Lanek betiko zirkuaren elementu ezagunenak ditue; akrobaziak, malabareak, pailazoak edo trapezistak... Eta horrek guzti horrek kaleko antzerkiagaz, musikeagaz, clownagaz edo kabaretagaz lotuko dira. Emonaldi guztietan ikusleen parte-hartzea bultzatuko dabe.
Zapatu eta domeka goizean, umeentzako zirku tailerra antolatu dabe. Umeek zirkuko hainbat teknika probetako aukerea eukiko dabe, berbarako, malabareak diabolo eta uztaiekaz, edo orekan oinarritutako ariketak.
Barikuan, Koblakariren kalejirearen ostean, Los Caneca talde katalanak Los Caneca show ikuskizuna eskainiko dau. Zapatuan arratsaldez hasiko da egitaraua, danetara lau emonaldi izango dira: Imaginaciones Nai taldearen Realidad virtual, Loco Bruscaren Baka Struck, Circo Los konpainiaren Cabaré parodia eta Kilikolo Zirko Konpainiaren Bi.
Domekan, ordu berean abiatuko dira ikuskizunak. Bapatean taldearen Taberna lana izango da lehenengoa; ondoren, Circotitoren Lo bueno viene en frascos pequeños emanaldia eta Dando Tumbosen Hasta que la muerte los separe lana aurkeztuko dira.
Bai barikuan bai zapatuan, emonaldien ondoren, Koblakarik ikuskizun eta bideo txikiak eskainiko ditu, Errekaldeko plazan bertan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!