Timelapse ikastaroa emongo dau Luis Caldevillak Bilbon
2011-05-03 18:26 kulturbizLuis Caldevilla argazkilariak sei orduko Timelapse tailerra emongo dau maiatzaren 5ean eta 6an Bilboko BBKren Kultur Aretoan. BBK Timelapse lehiaketea be antolatu dabe.
Luis Caldevilla argazkilariak sei orduko Timelapse tailerra emongo dau maiatzaren 5ean eta 6an Bilboko BBKren Kultur Aretoan. BBK Timelapse lehiaketea be antolatu dabe.
Timelapsea argazkia eta bideoa buztartzen dituan arte-adierazpena da; bideo sekuentzia baten alkartzen diran argazkiz osotzen da, eta normala baino abiadura handiagoan, gertakariak bata bestearen atzetik ikusteko aukerea emoten dau.
Timelapse tailerra Elkano kaleko BBkren kultur aretoan egingo dabe, 18:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta informazinoa jasoteko: bbktimelapse@gmail.com. Interesa daukan edonork parte hartu leike. Ikastaroa baino lehen, Luis Caldevilla ikus-entzunezko hezkuntza zentroetara hurreratuko da teknikearen barri emoteko, eta timelapse batzuk be egingo ditu.
Nilo Merino argazkilari gazteak itxiko dau Timelapse tailerra barikuan. Merinok, besteak beste, AEBetako Tom Lowe errealizadoreagaz egin dau behar. Lowe timelapse teknikearen mundu mailako maisuetako bat da.
Ikastaroaz gan, BBK Timelapse Lehiaketea antolatu dabe. Hiru kategoria daukaz sariketeak: Bizkaiko lekuak, Kategorian edegia eta Gazte-lapse. Lehiaketako sari nagusiaren irabazlea ikusleek eurek erabagiko dabe. Youtube-ko BBKwebtv gunean ipinitako sekuentzien artean atsegin dut gehien jasoten dauen timelapse-ak 3.000 euroko saria irabaziko dau. Horrezaz gain, beste bi mailetako sekuentzia onenek 2.000na euro jasoko ditue, eta bigarren sailkatuek 1.500 euro.
Lanak jasoteko epea bagilaren 15ean hasi eta urriaren 7an amaituko da. Informazino gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!