Begira, I. Argazki topaketea Durangon

Bizkaie! 2011-05-18 11:46   kulturbiz

Aste batzuetan zehar Begira-k, argazkilaritza garaikidea protagonista dauela, hainbat ekimen proposatzen ditu Durangoko esparru kultural desbardinetan. Tailerrak, berbaldiak, proiekzinoak eta erakusketak osotzen dabe bagilaren 3an hasi eta garagarrilaren 15ean amaituko dan lehenengo edizino honen egitaraua.

Aste batzuetan zehar Begira-k, argazkilaritza garaikidea protagonista dauela, hainbat ekimen proposatzen ditu Durangoko esparru kultural desbardinetan. Tailerrak, berbaldiak, proiekzinoak eta erakusketak osotzen dabe bagilaren 3an hasi eta garagarrilaren 15ean amaituko dan lehenengo edizino honen egitaraua.

Tailerren bidez erraztu egiten da argazkilaritzeagaitik arduratzen diranen, pasinoa sentiduten dabenen eta praktiketan dabenen topaketea. Barruko eta hurreko alkarrizketea ahalbidetzen dabe, esperientziak eta ezagutzak konpartiduten dira eta, aldi berean, parte-hartzaile eta egileen arteko interakzino metodo onenak dira tailerrak. Tailer honeek argazkilaritzea norberaren proiektu moduan hartzen dabenei zuzenduta dagoz eta, batez be, argazki eta proiektu hobeak egitea nahi dabenei. Proposatutako tailer biak Pinondo Etxean egingo dira.

Erakusketek, barriz, kultura fotografikoa sustatzen dabe publikoaren artean eta argazkilaritzaz disfrutetako formula egokia da ikuslearen ikuspegitik. Lehenengo edizino honetan bi proposamen desbardin dagoz.

Proiekzinoakaz, bere formatuak holan ixten dauelako, argazkilari askoren lanaz gozau geinke espazio berean eta denpora mugatu batean eta, era berean, modu bat izan daiteke egile batzuen lanei urteerea emoteko. Bestetik, berbaldiak ezagutzak konpartiduteko eta zabaltzeko tresna erabilgarriak dira eta aukera ezin hobea da argazkilarien sortzeko prozesuen zehaztasunak ezagutzeko.


Tailerrak

- Argazkilaritzea ikuskera personal bezela tailerra Ricky Dávila-ren eskutik Pinondo Etxean egingo da garagarrilaren 1, 2 eta 3an.

Proiektu personal eta argazkilaritzearen inguruan berezko lekua baten bila dabilzan argazkilariei zuzenduta dago tailer hau. Argazkilaritzea ikuskera personal bezela tailerrak sormena eta kuriosidadea suspertu beharko dau norabide desbardinetan eta norberaren argazki-proiektu bat lortzeko funtsezko oinarriak eskuragarri ipini.

Gitxi gorabeherako azalpenak emon ahal izateko parte-hartzaileek euren lanak ekarri beharko ditue: argazki komertzialak, autobiografikoak, dokumentalak edota bestelakoak. Argazki horreek guztiak eretxiak alkartrukatzeko, zalantzak konpartdidu eta argitzeko eta gai honen arau barriei buruz eztabaidatzeko balio izango dabe. Egileak bere lana eta proiektu personalak ikasleakaz batera aztertuko ditu.

Iraupena: 20 ordu
Prezioa: 250 euro, zapatuko eta domekako (Garagarrilak 2 eta 3) bazkariak barne.


- Sortze-planteamendutik ediziora, Txerlu Angoitiaren eskutik Pinondo Etxean egingo da garagarrilaren 2an eta 3an. Tailerrak hausnarketa praktiko bat proposatzen dau hurrengo gaiaren inguruan: zelan aurre egin prozesu fotografikoari fase guztietan.

Iraupena: 12 ordu. Prezioa: 150 euro, egun bietako bazkaria barne.


Erakusketak

- Arrelat - Arraigado. Roger Guaus. Bagilaren 3tik 26ra, Arte eta Historia Museoan ikusgai.

Arrelat La Bleda herrian garatutako argazki-egunkari bat da. Bartzelona ondoko herri txiki honetan dau jatorria Roger Guausen familiak eta bera be bertan bizi da 2004an uria itxi ebanetik.

- Ckristopaganía. Jesus Mari Arruabarren. Garagarrilaren 1etik 15era ikusgai, Ezkurdi Udal Aretoan.

Jainkozkoa eta Paganoa gure gizartean sarri agertzen diran kontzeptu eta jarrera kontrajarriak dira eta interesgarria dan isla dabe jai herrikoietan zein erlijino ekitaldietan.


Proiekzinoak

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, argazkilari desbardinen lanen proiekzino bi emongo dira. Egileak, besteak beste, ondokoak dira: David Jiménez, Ricardo Cases, Camino Laguillo, Xiqui Yuwang, Pablo Trenor, Carlos Albalá, Susan Girón, Pablo Lopez, Matisa Costa eta Pablo Cansino.

Lehenengo proiekzinoa garagarrilaren 1ean izango da, gaueko 22:00etan eta bigarrena garagarrilaren 3an, iluntzeko 20:00retan.


Berbaldiak

Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira hitzorduak:

- Bagilaren 24an, Colectivo Smoke, arratsaldeko 19:00retan.
- Garagarrilaren 1ean, Argazkilaritzea ikuskera personal bezela, Ricky Dávila-ren eskutik.


Informazino gehiago:

begiraphoto@gmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu