Kultur artekotasunaren aldeko FacePhotorako argazkiak bialtzeko epea bagilaren 30ean amaituko da

Bizkaie! 2011-06-10 15:38   kulturbiz

Ekimenaren helburua da Getxoko auzo eta kale desbardinetan gaur egun batera dagozan bizimoduak argazkien eta bideon bidez erakustea eta baita kultur ugariren arteko bizikidetzea be.

Getxoko Udalak kultur artekotasunaren aldeko FacePhotoa antolatu dau Facebooken Getxo Kulturen Artean gunean. Ekimenaren helburua da udalerriko auzo eta kale desbardinetan gaur egun batera dagozan bizimoduak argazkien eta bideon bidez erakustea eta baita kultur ugariren arteko bizikidetzea be.

Parte hartu nahi daben personek euren argazkiak, bideoak edo marrazkiak bialdu leikiez Getxo kulturen artean facebooken gunera edo entreculturas@kaholemedia.com helbidera datorren bagilaren 30a baino lehen. Argazkiak aniztasunaren aldeko horma-irudi handi batean ikusgai izango dira datorren irailean 8tik 11ra izango dan 2011ko Getxo Folk-en kultur arteko karpapean.

Gainera irailaren 8an Face Photo 1 click ekimena izango da aitatutako karpapean. Bertan nahi daben lagunek euren argazkia edo euren lagunena bilatu ahal izango dabe, sinatzeko edo zeozer idazteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu