Irrien Lagunak Klubaren gune berezia Herri Urratsen estreinauko da
2011-05-05 15:57 kulturbizJoxemari Agirretxe Porrotxek Irrien Lagunak kluba proiektua aurkeztu dau Bilboko Kafe Antzokian. Klubaren barri emoteaz gan, Eroskik eta Ikastolen Elkarteak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe, Euskal Herriko ikastolen aldeko jai handietan ekimen bateratuak antolatzeko. Gune berezia atondu dabe domekarako, Senperen, eskaintza bete-beteagaz: bertsolariak, musikea, puzgarriak, pailazoak, mimoak, tailerrak, eta abar.
Joxemari Agirretxe Porrotxek Irrien Lagunak Kluba proiektua aurkeztu dau Bilboko Kafe Antzokian. Klubaren barri emoteaz gan, Eroskik eta Ikastolen Elkarteak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe, Euskal Herriko ikastolen aldeko jai handietan ekimen bateratuak antolatzeko.
Lankidetzearen aurkezpenean, Jose Miguel Mera Bengoa Eroskiren Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Koldo Tellitu Mejía Euskal herriko Ikastolen Elkarteko presidentea eta arestian aitatutako Joxemari Agirretxe Porrotx izan dira.
Proiektu barria Euskal Herritik eta euskeraz eregi dabela azaldu dau Joxemari Agirretxe Porrotxek, eta balore jakin batzuk sustatuko dituala, besteak beste, osasuna, zientzia, kulturea, naturea eta euskerea. Umeak hazteko eta hezteko ardatzak dira guretzat, eta danon artean egin behar dogu, danok alkarlanean, ganeratu dau.
Ikastolen Elkarteko ordezkari Koldo Tellituk azaldu dauenez, Irrien Lagunak Klubak bost jaietan eukiko dau presentzia, Herri Urratsen, Ibilaldian, Araba Euskarazen, Nafarroa Oinezen eta Kilometroaken. Aurten dei berezia egin nahi deutsegu familiei hurreratu daitezen ikastolen jaietara. Milaka familia etortzn dira urtero, eta aurten be holan izatea gura dogu, adierazo dau.
Jose Miguel Merak gogoratu dau Eroskik hasiera-hasieratik egin dauela ikastolen jaien alde, modu batean edo bestean. Igaz beste pausu bat emotea erabagi genduan, ume eta familiei gure balioak erakutsiz. Osasuna, bardintasuna, lankidetzea... geure balioak be badira. Zentzu horretan bat egiten dogu bai Ikastolen Elkarteagaz, bai Irrien Lagunen klubagaz, azaldu dau.
Irrien Lagunen Klubaren, Eroskiren eta Ikastolen Elkartearen lankidetzaren lehenengo emoitzea domekan, maiatzaren 8an, Herri Urratsen. Gune berezia atondu dabe Senperen, eskaintza bete-beteagaz: bertsolariak, musikea, puzgarriak, pailazoak, mimoak, tailerrak, eta abar. Hitzarmenari esker, Irrien Lagunak Klubak aurrerantzean txoko berezia eukiko dau ikastolen jai guzti-guztietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!