Arriaga antzokiak datorren denporaldiko programazinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-06-14 18:35   kulturbiz

Bilboko Arriaga Antzokiak hurrengo denporaldiko programazinoa aurkeztu dau. Emilio Sagi zuzendari artistikoak eskaintzearen aniztasuna eta orekea azpimarratu ditu prentsaurrekoan. Urte hasieran, Igor Yebra jantzariak Chaikovskiren El Cascanueces eskainiko dau, Oxana Kucheruk-egaz eta Bordeleko Operako Baletagaz batera.

Bilboko Arriaga Antzokiak hurrengo denporaldiko programazinoa aurkeztu dau. Emilio Sagi zuzendari artistikoak eskaintzearen aniztasuna eta orekea azpimarratu ditu prentsaurrekoan. Urte hasieran, Igor Yebra jantzariak Chaikovskiren El Cascanueces eskainiko dau, Oxana Kucheruk-egaz eta Bordeleko Operako Baletagaz batera.

Irailean, Concha Veslasco aktore espainiar ezagunak Concha, yo lo que quiero es bailar lana aurkeztuko dau, eta zemendian, Belen Rueda aktoreak Belén Rueda La caída de los dioses pelikulearen egokitzapenean parte hartuko dau. Hainbat antzezlan aurkeztuko dira Arriagan hurrengo hilabeteetan, besteak beste: Al final del arco Iris, Natalia Dicentagaz; La sonrisa etrusca, Héctor Alterio eta Julia Serranogaz; Elling y Yarne, Carmelo Gómezegaz, Desaparecer, Juan Echanovegaz; La otra habitación, Maribel Verdú eta Aitana Sánchez Gijónegaz; Timbre 4 konpainiaren El viento de un violín' Ttanttakaren Ipar Haizearen kontra; eta, Ados Teatroaren Wilt.

Jantzeari jagokonez, Yebraren ikuskizunaz gan, María Pagés jantzari flamenkoak, Kubako Danza Contemporánea de Cuba taldeak eta Brasileko Grupo Corpok lanik barrienak ekarriko ditue Bilbora. Beste emonaldi batzuk be atondu ditue, berbarako, Béjart Ballet Lausanne eta Les Grands Ballets Canadiens de Montreal. Horrezaz aprte, Kukai-Tanttaka konpainiak Hnuy Illa taularatuko dau zezeilean eta Argiak, Aunitz-Urtez.

Hiru opera izango dira ikusgai Arriagan: Les enfants Terribles, Mozarten Der Schauspieldirektor eta Haydnen La Canterina. Danetariko kontzertuak egongo dirala azaldu dabe antzokiko programazinoaren arduradunek: Revolver, Loquillo, Los Secretos, María Dolores Pradera, Amaia Montero, La Otxoa, Doctor Deseo eta Ana Torroja.

EGITARAU OSOA

2011

- Abuztuak12-irailak 4: Avenue Q (musikala)

- Irailak 8, 9, 10 eta 11: Al final del Arco Iris (antzerkia)

- Irailak 18: Ate edegien eguna

- Irailak 21-urriak 2: Concha, yo sólo quiero bailar (antzerkia)

- Irailak 26: Lied zikloa (Arriagako Gelatxoak)

- Urriak 6: Revólver (musikea)

- Urriak 8, 9 eta 10: L´enfant et les sortilèges (operea)

- Urriak 11-15: La sonrisa etrusca (antzerkia)

- Urriak 16: Aunitz-urtez (jantzea)

- Urriak 20-22: Ipar haizearen kontra (antzerkia)

- Urriak 23: Ganbera musika BOS (Arriagako Gelatxoak)

- Urriak 27, 28 eta 29: Macbeth (antzerkia)

- Urriak 30: Tomás Luis de Victoriari omenaldia (musikea)

- Zemendiak 4, 5 eta 6: La caída de los dioses (antzerkia)

- Zemendiak 7: Lied zikloa (Arriagako Gelatxoak)

- Zemendiak 12: Loquillo (musikea)

- Zemendiak 15: Euskal kanta liriko barriak (Arriagako Gelatxoak)

- Zemendiak 18 eta 19: ZINEBI (zinea)

- Zemendiak 20: Spencer´s Mago Theatre of Illusion (antzerkia)

- Zemendiak 22: Los secretos (musikea)

- Zemendiak 25 eta 26: Autorretrato (jantzea)

- Zemendiak 27: María Dolores Pradera (musikea)

- Abenduak 2 eta 3: Les enfants terribles (operea)

- Abenduak 5: Arriagaren 25. urtemugako kontzertua

- Abenduak 9, 10 eta 11: Elling & Yarne (antzerkia)

- Abenduak 12: Musika per se Ornitorrinkus (Arriagako Gelatxoak)

- Abenduak 14-23: The aluminiun show (antzerkia)

- Abenduak 28, 29 eta 20: La ardilla astuta (operea)



2012

- Urtarrilak 1-8: El cascanueces (jantzea)

- Zezeilak 3 eta 4: Der Schauspieldirektor eta La canterina (operea)

- Zezeilak 7: Kepa Junkera & Xabier Amuriza (Arriagako Gelatxoak)

- Zezeilak 8: Carlos Mena (musikea)

- Zezeilak 9: Hnuy Illa (jantzea)

- Zezeilak 11, 12 eta 13: Bost axola bemola (operea)

- Zezeilak 17, 18 eta 19: Donka, una carta a Chéjov (antzerkia-zirkua)

- Zezeilak 20: Lied zikloa (Arriagako Gelatxoak)

- Zezeilak 21: Literatura eta musika euskaraz (Arriagako Gelatxoak)

..... María Bayo (musikea) data zehaztu barik dago oraindino

- Zezeilak: 25 eta 26: Danza contemporánea de Cuba (jantzea)

- Zezeilak 27: Dimensiones sonóras del S. XX para flauta y piano (Arriagako Gelatxoak)

- Zezeilak 28: La voz íntima, su evolución del S. XIX. al S. XX (Arriagako Gelatxoak)

- Zezeilak 29: La música coral contemporánea de la segunda mitad delsiglo XIX al siglo XX (Arriagako Gelatxoak)

- Martiak 2 eta 3: Desaparecer (antzerkia)

- Martiak 4: Amaia Montero (musikea)

- Martiak 8, 9, 10 eta 11: De ratones y hombres (Antzerkia)

- Martiak 12: Lied zikloa (Arriagako Gelatxoak)

- Martiak 13: Harkaitz Cano & Beñat Barandiaran (Arriagako Gelatxoak)

- Martiak 16 eta 17: Béjart Ballet Lausanne (jantzea)

- Martiak 18: La Otxoa y yo (musikea)

- Martiak 20: Ismael Jordi (musikea)

- Martiak 22: Doctor Deseo (musikea)

- Martiak 23 eta 24: Euskadiko Orkestra & Kepa Junkera (musikea)

- Martiak 25: Astor Piazzolari omenaldia (Arriagako Gelatxoak)

- Martiak 26: Requién alemán (musikea)

- Martiak 27: Monnot´s 011 Jazz (Arriagako Gelatxoak)

- Martiak 29, 30 eta 31 - apirilak 1: El viento de un violín (antzerkia)

- Apirilak 18: Carmen Aparicio & Santos Ariño (Arriagako Gelatxoak)

- Apirilak 19, 20, 21, 26, 27 eta 28: La corte de Faraón (zarzuelea)

- Maiatzak 4 eta 5: Body_remix / Goldberg Variations (jantzea)

- Maiatzak 6: Ana Torroja (musikea)

- Maiatzak 9: Aroak laukote lirikoa (Arriagako Gelatxoak)

- Maiatzak 12, 13 eta 14: Guillermo Tell (operea

- Maiatzak 15: Naroa Intxausti (Arriagako Gelatxoak)

- Maiatzak 18 eta 19: Lèonce & Léna (jantzea)

- Maiatzak 23 eta 24: Wilt (antzerkia)

- Maiatzak 26: Bilboko abesbatzaren 125. urteurrena (musikea)

- Bagilak 2, 3 eta 4: Toyshop, el mundo mágico de los muñecos (operea)

- Bagilak 8 eta 9: Corpo taldea (jantzea)

- Bagilak 22: Rolando Villazón (musikea)

- Bagilak 23, 24, 26 eta 27: Entre Sevilla y Triana (zarzuelea)

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu