Mikel Laboa Katedrea sortu dau EHUk
2013-03-18 17:34 kulturbizEHUK eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Mikel Laboa Katedrea aurkeztu dabe Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain entzunaretoan. Mikel Laboaren eredua izango da katedrearen erdigunea, eta arteen artekotasunaren eta euskal folklorearen hainbat atal ikertuko dira.
EHUK eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Mikel Laboa Katedrea aurkeztu dabe Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain entzunaretoan. Euskal gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea, batez be arte-sorkuntzea eta adierazpenei jagokien arloa sustatu, ikertu eta nazinoartean zabaltzea, nahiz arteen ikerkuntzan lanean dabilzan erakunde eta personekaz alkarlanean euskal arte historikoa nahiz garaikidea jorratzea, da katedreren helburua.
Aurkezpenean, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Martin Garitano Gipuzkoako diputadu nagusia, Marisol Bastida Mikel Laboaren alarguna, Amaia Maseda Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea eta Juan Kruz Igerabide Mikel Laboa Katedrearen arduraduna izan dira.
Juan Kruz Igerabide Sarasola izango da MIkel Laboa Katedrearen zuzendaria, eta laguntzaile iraunkorra, barriz, Gidor Bilbao Telletxea. Egoitzea UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan egongo da. Mikel Laboaren eredua izango da erdigunea, eta arteen artekotasunaren eta euskal folklorearen hainbat atal ikertuko dira, beti be landu bako arloen azterketea bultzatuz.
Aurten, Mikel Laboa Katedreak doktorego-bekak eskainiko dira, Katedra bera ezagutzera emoteko, Mikel Laboa arte-barritzaile lez ikertzeko eta ezagutaraztoeko, eta arteen arloko ikerlanak bultzatzeko. Modu berean, sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak abiatuko dira, eta, horreekaz batera, Mikel Laboa kantu-sormen lehiaketea.
Katedrearen ikergaietan jakin-mina daben ikertzaileen sarea gauzatuko da. Udagoienean, Mikel Laboa jardunaldiak antolatuko dira, egileari berari buruzko erakusketea eta argitalpen monografikoa. Katedrearen webgunea be orduan ipiniko dabe martxan. Horrezaz gan, Laboaren lana Euskal Herritik kanpo ezagutzera emoteko ekintza bultzatuko dira.
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
kaixo