2011ko Jose Miguel de Barandiaran ikerketa bekearen proiektu irabazlea Daniel Rementeriak aurkeztu dau
2011-04-07 17:50 kulturbizEtnologia alorrean, Jose Miguel de Barandiaran Ikerketa Bekearen irabazlea Análisis etnológico de los paisajes culturales de Busturialdea: Antropología, cultura y paisaje izenburukoa izan da, Daniel Rementeria Arruza jaunak aurkezturikoa.
1980an José Miguel de Barandiaran Fundazinoak ikerketa beka batzuk eratu zituan, Etnografia eta Arkeologia gaietako ikerlan barriak babestearren. Ikerketa beka deialdi horreek urtero egiten dira.
2011 urteari jagokon etnologia gaietako bekara hainbat eskabide aurkeztu ziran, eta horreek arretaz aztertu zituan Kepa Fernandez de Larrinoa, Ingrid Kuschick eta Juan Antonio Rubio-Ardanaz jaunak osotutako epaimahaiak 2011ko apirilaren 04an. Aho batez erabagi eben beka proiektu honi emotea: Análisis etnológico de los paisajes culturales de Busturialdea: Antropología, cultura y paisaje, Daniel Rementeria Arruza jaunak aurkezturikoa.
Jose Miguel de Barandiaran Fundazinoa On Jose Miguel de Barandiaranek eta Eusko Ikaskuntza erakundeak sortu eben 1988ko bagilean. Patronatu batek zuzentzen du eta Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira Fundazioaren babesleak.
Informazino gehiago: www.barandiaranfundazioa.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!