Bilbok 2014ko Diseinuaren Munduko Uriburua izan gura dau

Bizkaie! 2011-04-05 13:43   kulturbiz

Diseinuaren Munduko Uriburua izateko hautagaitzea aurkeztu barri dau Bilbok. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dabe ekimena. Hainbat alkarte eta erakundek be bat egin dabe Bilbo Diseinuaren Uriburu izan daiten 2014an.

Diseinuaren Munduko Uriburua izateko hautagaitza aurkeztu barri dau Bilbok. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dabe ekimena. Hainbat alkarte eta erakundek be bat egin dabe Bilbo Diseinuaren Uriburu izan daiten 2014an: Creativity Zentrum, Cebek, Merkataritza Ganbera, Arkitekto eta Ekonomilarien Elkargo Ofiziala, BBK, Bilbao Metropoli 30, Metropoli Fundazioa, EIDE, Innobasque, Basque Culinary Center, EHU, Deusto eta Mondragon unibersidadeak, eta abar.

Turinek (2008), Seulek (2010) eta Helsinkik (2012) jaso dabe orain arte Diseinuaren Munduko Uiriburu izendapena. Diseinua herritarren bizi kalidadea hobetzeko erabilten daben uriei emoten jake aintzatespena.

Hautagaitzea aurkeztu ostean, garagarrilean urien aurreaukeraketa egingo da. World Design Capital (WDC) ekimenaren Batzorde Antolatzaileak abuztuan bisitauko ditu uriak; ondoren, irailean, adituek Montrealen topaketea egingo dabe, uri finalistak aukeratzeko; eta, urrian, Taiwanen, Diseinuaren Nazinoarteko Erakusketan, uri hautatua zein dan jakinarazoko dabe.

Bilboren hautagaritzearen arduradunek nabarmendu dabenez, proposamen honegaz Bilbo, Bizkaia eta Euskal Autonomia Erkidego osoaren lehiakortasuna eta bizi kalidadearen hobekuntzan urien diseinuaren garrantziaren alde egiten da. Diseinuaren Munduko Uriburua izateak nazinoarteko onarpena ekarriko leuke, eta uri sarituen katalogoan sartzeko aukerea.

Horrezaz gan, Bilboren hautagaitzeak hainbat personaren atxikimendu-gutun jaso ditu, besteak beste, Espainiako Industria Ministroa, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministroa, Philippe Starck diseinugilea, Norman Foster arkitektoa, Paola Zini (2008 Torino World Design Capital-en zuzendaria), Hong Kongeko unibersidadeko Alvin Yip irakaslea eta Harvardeko unibersidadeko Toshiko Mori arkitektoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu