Hainbat ekitaldigaz ospatuko da Gazte Informazinoaren Europako Eguna Bizkaian

Bizkaie! 2011-04-12 11:32   kulturbiz

Apirilaren 17a, domekea, Gazte Informazinoaren Europako Eguna da; hori dala eta, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUko Ikasleen Kontseiluak egitarau berezia atondu dabe gazteen artean gazteentzako eurentzako informazino-zerbitzuak sustatzeko.

Apirilaren 17a, domekea, Gazte Informazinoaren Europako Eguna da; hori dala eta, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUko Ikasleen Kontseiluak egitarau berezia atondu dabe gazteen artean gazteentzako eurentzako informazino-zerbitzuak sustatzeko.

Jardueren programearen aurkezpena Bilbon egin zan, eta Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko erretoreordeak, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak, eta Aratz Castro UPV/EHUko Bizkaiko Ikasleen Kontseiluko presidenteak hartu eben parte.

Apirilaren 13ko ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuko dau, Foru Liburutegiko prentsa aretoan, 19:00etan. Bertan, Koikili eta Virginia Berasategi kirolari bizkaitarrek parte-hartzaileen galderei erantzungo deutsie, bai aurrez-aurre egindakoei, bai bideo bitartez (www.gaztebizz.com webgunean) egindakoei be.

Apirilaren 14ko jarduerak EHUren Bizkaiko Campusean, Leioan, egingo ditue, 11:00etatik 14:00ak arte, eta Bilboko Zazpi Kaleetako aretoan (Zamudioko atea), 19:00etatik 21:00ak arte. Egueneko ekintzen helburua gazteei eskura daukiezan zerbitzuak ezagutarazotea da, jarduera dibertigarri, erakargarri eta dibulgazinozkoen bitartez. Eta bide batez, gazte-bulego eta zerbitzuen inguruan dituen eretxiak eta ekarpenak jaso gura dira. Ondoko hau izango da eguneko lemea: Endredatu, Adierazi, Informatu! Lehenengo, antzezlan bat aurkeztuko dabe, gazte informazinoko bulegoen jardueren inguruan. Ikusleek, ganera, aktore bihurtzeko aukerea eukiko dabe. Bien bitartean, gazteei hainbat bide (graffitiak egiteko horma-irudia, panelak, bideomatoi bat...) eskainiko jakez zerbitzuei buruzko eretxi eta iradokizunak emoteko.

Apirilaren 15ean, Bizkaiko Foru Aldundiak www.gaztebizz.com profesionalentzako ataria aurkeztuko dau, Lantik foru enpresearen bulegoan.

Apirilaren 16an Gazte Informazinoaren Europako Eguna ospatuko dabe. ERYCA Europako Informazino eta Aholkularitza Agentziak (European Youth Information and Counselling Agency) sortu eban eguna, 2008an, Europa osoari erakusteko bazirala gazteak informetako zerbitzuak. ERYICA 1986an abiatu zan, eta Parisen dauka egoitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu