Santiago Sierra artistak hitzaldia emongo dau Arte Eder Fakultadean
2011-02-23 17:02 kulturbizArtista madrildarrak artearen munduaren ganeko bere ikuspuntuari buruz jardungo dau zezeilaren 24an, Arte Eder Fakultadeko aretoan.
Santiago Sierra artista madrildarrak artearen munduaren ganeko bere ikuspuntuari buruz jardungo dau zezeilaren 24an, Arte Eder Fakultadeko aretoan. Berbaldia 12:00etan hasiko da. Sierraren proposamenak hurretik ezagutzeko beste aukera bat No, Global Tour lana da, eta Gasteizeko Artium Museoan ikusgai egongo zezeilaren 26tik maiatzaren 1era arte.
Igaz Espainiako Kultura Ministerioaren Arte Plastikoetako Sari Nazionala jaso eban Sierrak, baina artisteak uko egin eutson; izan be, haren ustez, sari horrek sarituaren izen ona estaduaren mesedetan instrumentalizetan dauelako. Sierraren artea aldarrikapen sozial eta politikoz beterik dago; ezarritako podere hartu-emonen zentzunbakokeria agirian ixten ahalegintzen da, eta ekonomia kapitalisteak herritarrakan eragiten dituan arazoak nabarmentzen. Sierrak hainbat teknikagaz jokatzen dau: argazkigintzea, bideoa, musikea edo eguneroko elementuak, gure munduari buruz hausnartzera bultzatzen gaituen instalazinoak egiteko erabilten dituanak.
Santiago Sierrak (Madril, 1966) Madrileko Complutense unibersidadean egin zituan Arte Eder ikasketak. Mundu osoko museo, arte zentro eta galeriatan egin ditu erakusketak; besteak beste, ARS 01 Arte Garaikidearen Kiasma Museoan (Helsinki), Kunstwerke-n (Berlin), Kunsthaus Bregenz-en (Austria) edota MOMAren PS1en (New York).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!