'Gaztezulo' aldizkariak 10. urteurrena ospatuko dau Bilbon

Bizkaie! 2010-10-15 16:54   kulturbiz

Jaia urriaren 15ean izango da, iluntzean, Bilboko Kafe Antzokian

Gaztezulo aldizkariaren 10. urteurrenaren harian antolatutako jaian, I. Gaztezulo saria emongo deutse Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu musikariari, irakurleek holan erabagita. Eta, jarraian, Esne Beltza musika taldeak joko dau. Kontzertua amaitzerakoan, hainbat opariren zozketea egingo dabe.

Astegoien honetan sarrerea dobakoa izango da Guggenheim Bilbao Museoan, hamahirugarren urteurrena dala eta

Bizkaie! 2010-10-15 13:55   kulturbiz

Urriaren 19an, Guggenheim Bilbao Museoaren hamahirugarren urteurrena beteko da eta urte honeetan Museoak izan dauen harrera ona eskertzeko, astegoien honetan, urriaren 16an eta 17an, sarrerea dobakoa izango da.

'Mundu bereko auzokideak' lemapean, urriaren 17an Guztion Kultur arteko Topaketea izango da Getxon

Harresiak Apurtuz 2010-10-13 18:29   kulturbiz

Helburua eskubideen ukapena, etorkinen kriminalizazinoa eta egungo migrazino-kontrol guztiak salatzea da.

Proposamen kultural barritzaileak dakarz, beste urte batez, Bilbao Arte eta Kultura ekimenak

Dabi Piedra Robledo 2010-10-13 15:30   kulturbiz

Euskal Herriko Unibersidadeak, beste kultur eragile batzuen laguntzinoagaz antolatzen dauen egitarau kulturala aurkeztu dau gaur Bilbon. Aurten, ganera, izena aldatu deutsie eta, BAK barik, BilBAK izango da aurrerantzean.

'Bajo los cielos de Asia', Iñaki Ochoa de Olzaren askatasun pasinoa erakusten dauen liburua

Karolina Almagia 2010-10-13 14:33   kulturbiz

'Inongo eskolatan edo unibersidadetan ez dot ikasi hango edur eta hatx artean ikasi dodana. K2 mendiak bizitzaren egiazko balioa erakutsi deust: bizitza bera heriotza barik ezertan geratzen dala. Mendi horrek urrundu egin dau nigandik behin betiko gure errutinazko ongizate egoera' idatzi eban Ochoa de Olzak K2 menditik bueltau zan lehenengo aldian.

BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XII. Jaialdiak badauka kartela

Bizkaie! 2010-10-08 15:19   kulturbiz

Lozorroan dagoan eta arteagaz hartu-emonak izatean esnatzen dan ikus-entzuleen sena irudikatu nahi dauen irudi probokatzaile batek iragarriko dau XII. BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Irakurriz Gozatu' egitasmoak laugarren urtez euskeraz irakurtearen plazerra sustatuko dau

Bizkaie! 2010-10-06 17:53   kulturbiz

Getxoko Udalaren Gazteria Zerbitzuak alkarren segidako laugarren urtez hartuko dau parte Gaztezulo (www.gaztezulo.com) aldizkariaren 'Irakurriz Gozatu' egitasmoan. Helburua, euskeraz idatzitako produktuen kontsumoa eta, oro har, irakurtearen plazerra sustatzea da.

Saturrarango emakumeen kartzelako bizipenak batzen dituan liburua aurkeztu dabe

Dabi Piedra Robledo 2010-10-05 15:01   kulturbiz

Eduardo Barinagak eta Maria Gonzalez Gorosarrik idatzi dabe liburua, 'No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos' izenburuagaz. Donostiako Zinemaldian aurkeztutako 'Izarren argia' filmerako grabautako testigantzak dira liburuaren oinarria.

Bilbotarrek AlhóndigaBilbaoko Mediatekea ezagutuko dabe urriaren 8tik 23ra bitartean antolatutako bisita gidatuen bidez

Bizkaie! 2010-10-04 15:17   kulturbiz

Urriaren 24an zabalduko ditu ateak 4.000 metro koadroko Mediatekak eta jakintza-arlo askotako bildumea izango dau, AlhóndigaBilbaok egiten dituan jarduerakaz zerikusia daben arloak zainduko dira modu berezian: komikia, ikus-entzunezkoak, diseinua, zientzia eta teknologia, literaturea, musikea, osasuna eta jarduera fisikoa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Bidaiarien Txokoa' ekimenak kultur aniztasuna erakutsiko dau Bilbon

Bizkaie! 2010-10-01 16:26   kulturbiz

Bidaiari handien ikuspegitik, beste kultura, ohitura eta jente batzuen errealidadea hurreratzeko asmoz, urrian eta zemendian, Txurdinagako kiroldegiaren ondoan dagoan Begoñako barrutiko Udaltegian, hainbat berbaldi, proiekzino, erakusketa, prestakuntza tailer eta munduko musika kontzertuak izango dira.

Zabalik da XII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deialdia

Bizkaie! 2010-09-29 15:42   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deialdia zabaldu dau. Lehiaketa hau urterik urte antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketeak 7.000 euroko diru-sari bana emongo dau bi modalidadeetan: euskeraz eta gaztelaniaz.

Euskal Kulturearen Eguna ospatuko da zapatuan Bilboko Abandoibarrako pasealekuan

Bizkaie! 2010-09-24 10:48   kulturbiz

Goizeko 11:30etan hasiko diran ekitaldien artean, besteak beste, abesbatzen kontzertuak, jantza erakustaldiak eta antzezlanak izango dira. Ordu horretan buruhandiak eta erraldoiak urtengo dabe, Beti Jai Alai taldeagaz, eta baita Gargantua ezagunagaz be.

Luis Arana Goiriren (1862-1951) gaineko azterlana plazaratu dau Sabino Arana Fundazinoak

Bizkaie! 2010-09-23 18:15   kulturbiz

Euskal nazionalismoak mobimentu politiko moduan izandako sorrera eta garapena ulertu nahi badira, nahitaezkoa da Jean-Claude Larronde historialariaren Luis Arana Goiriren (1862-1951) gaineko azterlan hau.

Ipuinak entzuteko aukera bikaina izango da Bermeon asteburuan

Bizkaie! 2010-09-22 15:55   kulturbiz

Bermeon egingo da asteburu honetan Euskal Herriko Kontalarien Jaiaren bosgarren edizinoa, Bazen behin Bermeon izenburupean. Ganera, aurten izango da lehenengo aldia jaia bi egunetan ospatuko dana, aurreko edizinoetan egun bakarreko jaia izan zan eta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Agur eta ohore, Jose Antonio Labordeta

Bizkaie! 2010-09-20 11:57   kulturbiz

Jose Antonio Labordeta bart hil da, 75 urte zituala, prostatako minbizi baten ondorioz. Azken egunetan Zaragozako Miguel Servet Ospitalean ingresauta egoan eta bertan hil da.

Gizarte batuaren alde lan egitea da Getxo Folkaren barruan jarritako kultura arteko karpearen helburua

Bizkaie! 2010-09-08 17:55   kulturbiz

Beste herri askoren errealidadea ezagutzeko herritarrentzako konbidapena da eta asmoak gure udalerrian bizi diran etorkinei eskura dagozan harrera programen barri eskaintzea, herritarrak kultura arteko bizikidetzaz kontzientziatzea eta partaidetza aktiboa bultzatzea dira.

Flamenkoa Bilbon iraillaren 11tik urriaren 2ra V. 'Una Ria con Duende' topaketen barruan

Bizkaie! 2010-09-08 15:40   kulturbiz

Bilboko Berreginen Museoak Una ría con duende programako aurtengo edizinoko emonaldi garrantzitsuenetakoa jasoko dau irailaren 23an, 19:30ean, musika flamenkoaren barruan benetako erreferentzia dan José María Molero gitarrista eta musikagilearen eskutik.

II. Telebista eta Irrati Jaialdia Gasteizen 'Telebista kultura da' lemapean

Bizkaie! 2010-08-31 11:19   kulturbiz

II. FesTVal abuztuaren 31tik irailaren 5era

II. FesTVal Jaialdian, denporaldiko telebistako estreinuez gan, telebista zein irrati programen grabazinoak, proiekzinoak, mahai-inguruak, bakarrizketak eta bestelakoak iragarri ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EAEtik pasetan dan Done Jakue Bideari lotutako 700 ondasun sailkatu babestuko dira

Bizkaie! 2010-08-30 12:29   kulturbiz

'Bazterrean laga dogu kultur ondasunei buruzko ikuspegi estatiko eta isolatua; orain, ibilbidea elementu dinamiko eta bizia da, bidea sortu eben herrien eta egungo herrien bizitza sozialaren funtsezko osogaia'

Gazte sortzaileen lanak Gasteizko kaleak hartuko ditu irailaren 10ean

Bizkaie! 2010-08-26 12:54   kulturbiz

Hirugarren urtez antolatu dau KREA sorkuntza garaikideko kultur zentroak LunaKREA, eta ekitaldi honetan 250 artistak hartuko dabe parte, uriko 45 gunetan musikea, jantzea, antzerkia, argazkigintzea edota bideogintzako egitasmo barrienak aurkeztuko dituanak.