BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XII. Jaialdiak badauka kartela
2010-10-08 15:19 kulturbizLozorroan dagoan eta arteagaz hartu-emonak izatean esnatzen dan ikus-entzuleen sena irudikatu nahi dauen irudi probokatzaile batek iragarriko dau XII. BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia.
Lozorroan dagoan eta arteagaz hartu-emonak izatean esnatzen dan ikus-entzuleen sena irudikatu nahi dauen irudi probokatzaile batek iragarriko dau XII. BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia. Aurten be 'jaialdiak irudi harrigarria eta probokatzailea dauka, jaialdia bera horrelakoa baita'. Karteleko antzezleek eta animaliek, ardiek oraingoan, lozorroan dagoan ikus-entzuleen sena irudikatu nahi dabe, arteagaz hartu-emonetan. 'Inor hotz itxiko ez dauen programazino eszenikoa izango da', azaldu dabe aurkezpenean. Kartelaren aurkezpen ekitaldian, Alicia Otxandategi BAD 2010eko programatzailea, Iñaki Lopez de Aguileta Bilboko Udaleko Kultura zuzendaria eta Itsaso Iribarren euskal artista gaztea izan dira.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, urriaren 29tik zemendiaren 7ra bitartean egingo da baina aurretik, urriaren 25etik aurrera, zenbait jarduera antolatu dira Eszenako Sorkuntzearen eta Ikerketea gaiaren inguruan.
Jaialdiaren hamabigarren edizinoak uriari gainetik begiratuko deutso eta eszenatoki barrietara zabalduko da, besteak beste, Campos Antzokira, Kale Nagusiko BBK aretora, Zwap-era, Haceriara, Meliá hotelera edo Rekalde aretora.
BilbaoEszena Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatutako eszenako sorkuntzeari laguntzeko Artistak egoitzan programatik sortutako bost proiektuen aurkezpenaz gan, Pre-BAD egitarauak tailer profesionalak, work in progress bat eta Don Simón y Telefunken taldearen kontzertu bat be jasoko ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!