Ipuinak entzuteko aukera bikaina izango da Bermeon asteburuan

Bizkaie! 2010-09-22 15:55   kulturbiz

Bermeon egingo da asteburu honetan Euskal Herriko Kontalarien Jaiaren bosgarren edizinoa, Bazen behin Bermeon izenburupean. Ganera, aurten izango da lehenengo aldia jaia bi egunetan ospatuko dana, aurreko edizinoetan egun bakarreko jaia izan zan eta.

Bermeon egingo da asteburu honetan Euskal Herriko Kontalarien Jaiaren bosgarren edizinoa, Bazen behin Bermeon izenburupean. Ganera, aurten izango da lehenengo aldia jaia bi egunetan ospatuko dana, aurreko edizinoetan egun bakarreko jaia izan zan eta.

Azken lau urteotan egun bateko jaia ospatu izan badogu be, aurten narrazinoek helduen mundua jorratuko dabe batez be, hau da, ipuinak helduentzako be badirala gogoratuz, euren ahoz transmitiduten baita hizkuntzea, adierazo dabe jaia antolatu daben kontalariek.

Zapatuan zein domekan, Bermeoko leku desbardinetan ipuinak kontetan ibiliko diran kontalarien artean dagoz Doro Zobaran, Teresa Etchegaray, Joxemari Karrere, Carlos Saez, Ixabel Millet, Virginia, Amaia Arriaran, Lur Korta, Leire Basarrate, MariOlas, Anabel Muro edota Pello Añorga.

Egitaraua zapatuan hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, San Frantzisko eleizako Klaustroan. Domekan, goizean, herriko hiru lekutan kontauko ditue ipuinak (Santa Eufemia eleizan, Portu Zaharrean eta Lamerako Kioskoan), lekuz leku joateko herriko alkarteen musikeagaz eta alaitasunagaz.

Euskal Herriko Kontalarien Jaia 2006an antolatu zan lehenengoz, Getxon, eta ondoren, Aramaio, Pasaia eta Etxalarren egin da. Bosgarren ekitaldia Bermeon egitearen arrazoia kostaldeko herri bizkaitarrak ahozkotasunean eta herri kondairetan dauen ospea da.


Egitaraua

Zapatua

20:00. Doro Zobaran (euskeraz), Pedro (gaztelaniaz), Bego (euskeraz), Teresa Echegaray (gaztelaniaz), Joxemari Karrere (euskeraz) eta Carlos Saez (gaztelaniaz) ipuin kontalariak izango dira San Frantzisko eleizako klaustroan helduei zuzendutako ipuinak kontetan.


Domekea

11:30-12:30. Santa Eufemia inguruan, danentzako ipuinak. Euskeraz.
12:45-13:45. Portuzarrean, umeentzako ipuinak. Euskeraz. 14:00. Lamerako kioskoan, danei zuzendutako euskerazko ipuinak.
14:30. Agurra, kioskoan bertan.

Saio bereziak: 11:30-14:00. Ipuinen orakulua, udaletxeko kioskoan. Danei zuzenduta. Gaztelaniaz.

11:30-14:00. Ipuin kontsultorioa. Portuzarrean. Danei zuzendutako euskerazko ipuinak.

11:30-14:00. Ipuin poteoa. Joxemari Karrerek eta Doro Zobaranek tabernaz taberna kontauko ditue ipuinak euskeraz. Ipuin kontalari baten ikuskizunetik bestera joateko trikitilarien, Kankinkabara txistulari taldearen, Alkartasuna jantza taldearen eta Bermeoko Irrintzilarien laguntzinoa izango dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu