'Irakurriz Gozatu' egitasmoak laugarren urtez euskeraz irakurtearen plazerra sustatuko dau
2010-10-06 17:53 kulturbizGetxoko Udalaren Gazteria Zerbitzuak alkarren segidako laugarren urtez hartuko dau parte Gaztezulo (www.gaztezulo.com) aldizkariaren 'Irakurriz Gozatu' egitasmoan. Helburua, euskeraz idatzitako produktuen kontsumoa eta, oro har, irakurtearen plazerra sustatzea da.
Getxoko Udalaren Gazteria Zerbitzuak alkarren segidako laugarren urtez hartuko dau parte Gaztezulo (www.gaztezulo.com) aldizkariaren 'Irakurriz Gozatu' egitasmoan. Helburua, euskeraz idatzitako produktuen kontsumoa eta, oro har, irakurtearen plazerra sustatzea da. Ekimena Euskadiko hainbat udalen eta ikastetxeren laguntzinoagaz egiten da.
Pasa dan ikasturtean, 249 ikaslek hartu eben parte ekimen honetan: 156 Aixerrota Institutukoak ziran, 46 Azkorri ikastetxekoak, 25 Julio Caro Baroja-Getxo I Institutukoak eta beste 22 Fadura Institutukoak. Egitasmoari esker, hezkuntza zentroei Gaztezulo aldizkaria 6 hilebetez eta doban jasoteko aukerea emoten jake. Aldizkaria Batxilergoko 1. mailako ikasleei dago zuzenduta (Udalak hartzen dau beregain harpidetzen kostua). Sei hilebetez ikasleek aldizkaria jasoko dabe ikastetxean bertan eta epealdi hori amaituta, aurrerantzena be jaso gura izan ezkero, harpidetzea egin beharko dabe euren etxeetan hartu ahal izateko.
Igazko ikasturtean parte hartu eben 249 ikasleetatik 14k egin eben harpidetzea, doban jasotzeko aldia behin amaituta. Beste 96 gaztek agerkari elektronikora harpidetu ziran. Beste alde batetik, ebaluazino-txostenean jasoten danez, ekimenera batutako personen % 76k dino orain lehen baino gehiago irakurten duela euskeraz.
Programearen kostua 2009-2010 ikasturtean 1.754,48 eurokoa izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!