II. Telebista eta Irrati Jaialdia Gasteizen 'Telebista kultura da' lemapean
2010-08-31 11:19 kulturbizII. FesTVal Jaialdian, denporaldiko telebistako estreinuez gan, telebista zein irrati programen grabazinoak, proiekzinoak, mahai-inguruak, bakarrizketak eta bestelakoak iragarri ditue.
Igaz Joseba Fiestras eta Arantza Lalinderen ekinbidez abiarazotako FesTVal jaialdiaren arrakastea ikusirik, indarbarrituta dator aurten telebista eta irratiaren II. edizinoa 'Telebista kultura da' lemapean. Denporaldiko telebistako estreinuez gan, telebista zein irrati programen grabazinoak, proiekzinoak, mahai-inguruak, bakarrizketak eta bestelakoak iragarri ditue. Parte-hartzaileen artean, Globomediako presidente eta La Sextako aholkulari dan Daniel Ecija edota Mikel Lejarza A3 Films eta telebistako Nazinoarteko Akademiako presidentea nabarmendu daitekez.
Jaialdiaren lehenengo edizinoan, igaz, Joan Ramon Mainat telebista produktoreari omenaldia egin eutsen, bere izena dauen saria emonez. FesTVal-en antolatzaileek telebistan eta irratian gehien nabarmendutako profesionalak saritzeko sortu eben produktore katalanaren izena dauen saria.
Aurten, jaialdiaren bigarren edizinoan, Jesus Vazquez aurkezleak eta Julia Otero kazetariak Joan Ramon Mainat saria jasoko dabe. FesTVal-ek 'Gran Hermano' saioa be sarituko dau, telebista genero barri bat sortzeagaitik.
Gasteizko Irrati eta Telebista jaialdian, Pasión de Criticos sariak be banatzen ditue. Aurten, 'Gran Reserva' lanak urteko produkzino-lan onenaren saria jasoko dau; Eduard Punset-en Redes lanak saiorik interesgarrienarena, eta 'El intermedio' saioak, dibertigarrienarena.
Horrezaz gan, FesTVal-ek eta EITBk Interneteko talentu gazteak saritzeko EITB Trending Saria sortu dabe eta Axel Casas donostiarra izan da aurtengo irabazlea. Casas Interneteko fenomeno bihurtu da bere bideo komikoei esker. Gaur egun, donostiar gazte honek El Terrat-ek Youtube katean emitiduten dauen saio batean egiten dau lan.
II. FestVal. Egitaraua
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!