'Mundu bereko auzokideak' lemapean, urriaren 17an Guztion Kultur arteko Topaketea izango da Getxon
2010-10-13 18:29 kulturbizHelburua eskubideen ukapena, etorkinen kriminalizazinoa eta egungo migrazino-kontrol guztiak salatzea da.
Harresiak Apurtuz, etorkinei laguntzinoa emoteko GKEaren Euskadiko Koordinakundeak, kultura arteko jardunaldi bat antolatu dau Getxoko gizarte taldeakaz batera. Helburua eskubideen ukapena, etorkinen kriminalizazinoa eta egungo migrazino-kontrol guztiak salatzea da. Atzeraldi ekonomikoaren atxakiaz, migrazino arloko politikak gogortzen ari dira, eta horrek ondorio larriak dakarz, besteak beste, egoera irregularrean dagozan etorkinakanako presino poliziala eta familia batzeko baimenak lortu edo baimen horreek barritzeko baldintzak zorroztea.
Etorkinak herrialdeen arteko nahiz herrialde barruko desbardintasun ekonomiko eta sozialen froga dira. Harresi geografiko, politiko eta kulturalak eregitea kriminalizetako estrategia bat da, eta nazinoarteko kapitalaren errentagarritasunaren izenean, giza eskubideak zapaltzen ditu. Horretarako, jazarpena, zigorra eta deportazinoa erabilten dira; atxiloketa arbitrarioak, mugetako polizien zigorbakotasuna eta internamendu-zentroak erabilten dira, eta giza eskubideen bortxaketa eguneroko ogia da bertan.
Kontuak kontu, Mundu bereko auzokideak Jardunaldia Getxon izango da eta aldarrikapenen muina ondokoa da: etorkinak eskubideak dituen personak dirala autortzea, eta ez gitxi batzuen beharrizan ekonomikoen menpe dagoan eskulan soila. Zigor Kodean egin dan aldaketea gaitzetsi nahi dogu, izan be, kalean saltzea debekatzen dau eta ez dau erakusten errespeturik Estaduko zentroetan bidegabeki dagozan egoera irregularreko etorkinakanako.
Sozialhitz jardunaldien amaierea
Kultura arteko Topaketeak amaiera bikaina izango dau bi eguneko jardunaldietan immigrazinoaren munduko hainbat arlori buruz gogoeta egin ondoren. SozialHitz urriaren 15 eta 16an izango da Getxon, eta Quiton (Ekuador) egin barri dan Migrazinoei buruzko Munduko Foro Sozialaren barruan dago txertatuta.
Guztion Kultura arteko IX Topaketea
Topaketa horrek 9 urteko ibilbidea egin dau, eta igaz 1.200 parte-hartzailetik gora izan zituan. Honako honeen laguntzinoa dauka: Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Getxoko Udala eta BBK. Gainera, aurten, Iñigo Lamarka Arartekoa egongo da Topaketa guztian.
Urriaren 17an, Guztion Kultur arteko Topaketearen barruan Getxon ospatuko dan jardunaldirako egitaraua:
10:30ean, Bizkaiko Zubiaren plazan (Areeta) geratuko gara.
11:00etan, Instituzino ekitaldia (I) eta Erreibindikazino kalejirea hastea.
13:00ean, Erromoko ikastetxean, Manifestua irakurtea eta instituzino ekitaldia (II).
13:30ean, bazkaria.
15:30ean, umeentzako ipuin kontalaria, A la Luz de las Velas konpainiaren eskutik.
16:00etan, kale-antzerkia herritik zehar, Getxoko Turismo Arloaren laguntzinoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!