Zabalik da XII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deialdia

Bizkaie! 2010-09-29 15:42   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deialdia zabaldu dau. Lehiaketa hau urterik urte antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketeak 7.000 euroko diru-sari bana emongo dau bi modalidadeetan: euskeraz eta gaztelaniaz.

Lanak gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso ez dabenak izango dira, eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez.

Jatorrizko lanak jasoteko epea zemendiaren 26an amaituko da. Lanak paperezko euskarrian Bilboko Udalera bialdu daitekez, edo baita, eta aurten nobedade legez, www.bilbao.net/premiounamuno eta www.bilbao.net/unamunosaria webguneetara be.

Aitor Zuberogoitia Espilla (Etxebarri, 1972) kazetari bizkaitarrak, Informazino Zientzietako doktoreak, irabazi eban igaz euskerazko saria, 'Surf' saiakereagaz. Teresa Aguilar Garcia (Cuenca, 1964), Filosofian doktorea eta Psikologian lizentziadunak gaztelaniazko modalidadean irabazi eban, 'Cuerpo textual en la cultura occidental' lanagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu