Euskal Kulturearen Eguna ospatuko da zapatuan Bilboko Abandoibarrako pasealekuan
2010-09-24 10:48 kulturbizGoizeko 11:30etan hasiko diran ekitaldien artean, besteak beste, abesbatzen kontzertuak, jantza erakustaldiak eta antzezlanak izango dira. Ordu horretan buruhandiak eta erraldoiak urtengo dabe, Beti Jai Alai taldeagaz, eta baita Gargantua ezagunagaz be.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak familia osoari zuzendutako kultur jarduerak antolatu ditu zapatu honetarako, hilaren 25erako, 6. Barrutian (Abando), Euskal Kulturearen Eguna programearen barruan. Aurten jarduera Abandoibarrako pasealekura eroango da, Guggenheim Museoaren alboan, Udal bilbotarreko iturriek iragarri dabenez.
Goizeko 11:30etan hasiko diran ekitaldien artean, besteak beste, abesbatzen kontzertuak, jantza erakustaldiak eta antzezlanak izango dira. Ordu horretan buruhandiak eta erraldoiak urtengo dabe, Beti Jai Alai taldeagaz, eta baita Gargantua ezagunagaz be.
Era berean, familia osoak gozau ahal izango dau Hortzmuga Teatroa taldearen 'Zirko Iluna' antzerki emonaldiagaz, 13:00etatik 14:00etara. Antzerkiaren munduan 20 urte bete eta gero, Hortzmugak egungo gizartea aztertzen dauen antzerkiaren aldeko apustua egin dau, sorkuntza ekintza pertsonakan zentratuz, pertsonen sentimentuetan eta pasinoetan, oroimen kolektiboa gogoratzen ahaleginduz eta gogoetara konbidatuz.
'Zirko Iluna' lanak desagertzear dagoan zirku zaharraren historia kontetan dau, bizirik dagozan azken pertsonaien bitartez. Ikuskizunean txotxongiloak, zirkuko ikuskizunak eta ikusleen parte-hartze aktiboa nahasten dira.
Euskal jantzak izango dira arratsalderako aurreikusi dan egitarauaren protagonistak. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, Aiko taldeak eskainiko dituan erritmo tradizionalak entzuteko eta jai giroan parte hartzeko aukerea izango da. Musika eta jantza irakasleek osotutako talde horrek jantzan egiteko estilo tradizionala eta naturala erakutsi eta zabaldu nahi dau jantzarako espazio barriak sortuz.
2010eko Euskal Kulturearen Eguna amaitzeko bi abesbatzen emonaldia izango da: Bilbao Argia zortzikotea eta Bizkaiko Injineruen Abesbatza. Saioa arratsaldeko 20:00etatik 21:30eara arte izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!