'Gaztezulo' aldizkariak 10. urteurrena ospatuko dau Bilbon

Bizkaie! 2010-10-15 16:54   kulturbiz
Jaia urriaren 15ean izango da, iluntzean, Bilboko Kafe Antzokian

Gaztezulo aldizkariaren 10. urteurrenaren harian antolatutako jaian, I. Gaztezulo saria emongo deutse Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu musikariari, irakurleek holan erabagita. Eta, jarraian, Esne Beltza musika taldeak joko dau. Kontzertua amaitzerakoan, hainbat opariren zozketea egingo dabe.

Bagera Donostiako euskera alkartearen eta Irutxulo aldizkariaren altzoan jaio zan Gaztezulo 1999. urtean. Gaztetxulo izena eban hasiera hareetan. Aldizkariak askotariko gaiak jorratzen ditu eta, harpidetzeaz gan, kioskoan be eros daiteke.

Hainbat ekimen dagoz preparetan 2010. urtean, 10. urteurrenaren harian, eta horreetatik potoloena Bilboko Kafe Antzokian egingo dan jaia izango da, 21:30ean hasita. Bertan, I. Gaztezulo saria emongo deutse Gorka Urbizu musikariari, irakurleek holan erabagita. Eta, jarraian, Esne Beltza musika taldeak joko dau. Kontzertua amaitzerakoan, hainbat opariren zozketea egingo dabe.

Urteurrenaren harian, urrian zenbaki berezia kaleratu dabe, jente ezagunaren ekarpenagaz; kasurako, 11 idazlek (tartean, Irati Jimenez, Harkaitz Cano eta Toti Martinez de Lezea) eta 11 marrazkilarik 2000tik 2010era bitarteko urte baten ganeko testua eta ilustrazinoa egin dabe.

Urteurreneko ekitaldiez gan, aldizkariak, lehenengoz, bideo-lehiaketa bat antolatu dabe, Hi eta hire munduak izenburua hartu eta horren harian egin beharko da sorkuntza-lana. Ondoren, gaztezulo@gaztezulo.com helbidera bialdu behar dira.

Azkenik, Interneten garrantziaz ohartuta, www.gaztezulo.com webgunean be topau daiteke aldizkaria eta Facebook kontua be badaukie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu