Gizarte batuaren alde lan egitea da Getxo Folkaren barruan jarritako kultura arteko karpearen helburua
2010-09-08 17:55 kulturbizBeste herri askoren errealidadea ezagutzeko herritarrentzako konbidapena da eta asmoak gure udalerrian bizi diran etorkinei eskura dagozan harrera programen barri eskaintzea, herritarrak kultura arteko bizikidetzaz kontzientziatzea eta partaidetza aktiboa bultzatzea dira.
Gizarte batuaren eta kultura artekoaren aldeko gizartea lortzeko jarrerak eta programak sustatzea da zazpigarren urtez Getxoko Udalak Getxo Folk Jaialdiaren barruan antolatutako Kultura arteko karpearen helburu nagusia, gaur goizean Imanol Landak, Getxoko Alkateak, eta Josu Bergarak, Bizkaiko Foru Aldundiko Bardintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendariak aurkeztu dabenez. Parte hartzea bultzatu nahi dauen kultura arteko karpea Getxo Folkaren karpa nagusiaren ondoan dago Areetako Geltokiko Plazan eta bihartik, eguenetik domekara, irailaren 12ra bitartean bisitau ahal izango da. Beste herri askoren errealidadea ezagutzeko herritarrentzako konbidapena da eta asmoak gure udalerrian bizi diran etorkinei eskura dagozan harrera programen barri eskaintzea, herritarrak kultura arteko bizikidetzaz kontzientziatzea eta partaidetza aktiboa bultzatzea dira. Getxoko Alkateak karpearen antolaketeagaz bere poztasuna agertu dau: 'kultura arteko eta inmigrazinoaren inguruko politiketan erreferente bihurtu gara eta beharrezkotzat joten dogu gizarte bateratua lortze aldera politika aktiboak aurrera eroatea, danok pertsona moduan garatzeko baldintza beharrezkoak eta egokiak izan daiguzan'. Hori guztia lortzeko Alkateak Udalaren jardun eremuak zehaztu ditu, hau da 'Foru Aldundiagaz eta Eusko Jaurlaritzeagaz batera Getxora heldu diran prentsonentzat dagozan harrera-programak bultzatzea; bardintasun, alkartasun, bizikidetza eta errespetuari lotutako ekimenak sustatzea herritar guztiei zuzenduta eta etorkinen alkarteakaz kolaboretea'.
Esangura horretan, Getxo Folk Jaialdia herri eta nazino desbardinen arteko topagunea izan da beti eta hori 'guretzat poztasuna da eta jente guztia animau nahi dogu Getxora hurreratu daitezan'.
Bestalde, ekimen honegaz lehengoz kolaboratuko dauen Foru Aldundiko Bardintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendariak Getxoko Udalak egindako lana goraipatu eta gehitu dau Getxo solidarioa eregiteko egin beharreko politiken eredu ona dala gaur egungo Udala egiten dagoana. Josu Bergarak ekimena Getxo Folkaren barruan kokatzea oso positibotzat jo dau 'kulturea oinarrizko osogaia dalako edozein herritako gizarte, ekonomia zein ingurumen mailetan aurrera egiteko'.
Aurreikusitako jarduerak
Kultura arteko karpea bisitetan daben lagun guztiek Getxoko Udalak, Elkargune ekimenaren barruan, eta Diputazinoak eta Eusko Jaurlaritzeak aurrera eroaten dituen harrera programen barri jasoko dabe. Gainera ikus-entzunezko jarduera barri bategaz be gozau ahal izango dabe, hau da, munduko soinuen kutxa multimediagaz. Bestalde, Bardintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritzaren laguntzinoari esker, karpearen ondoan Berlinetik ekarrita eta Migrantas kolektiboak antolatutako erakusketea ikusi ahal izango da; inmigrazinoari lotutako sentimenduen irudiak izango dira ikusgai.
Etorkinek euskerea ikasteko AISA guneak antolatutako ikastaroei buruzko zehetasunak zabaltzeaz gan, lau egunetan, 19:00etan 'Euskara 20 minututan' antzezpena izango da, Xabier Paya bertsolari getxotarraren gidoietan oinarrituta eta ondoren klase praktiko laburra eskainiko dabe. Egun bakotxean gai bat ardatz hartuta ibiliko dira, hau da, agurrak, zenbakiak, familia eta erosketak zelan egin. Aurten barritasun moduan, datorren astean Algortan be eskainiko ditue saio horreek.
Gogoratu, Getxo dala Euskadin AISA ikastaroetan ikasle gehien dituan udalerria, danetara, 346.
Azkenik, Munduko Terrazatan, Romoko Santa Eugeniako plazan gastronomia erakustaldia izango da eta baita Bizkaiko 7 GKEen proiektuena be.
Kultura arteko karpearen ordutegia eguenean eta barikuan 17:30etik 21:00eteara izango da eta astegoienean 12:00etatik 14:00etara goizez eta 17:30 21:00etara arratsaldez zapatuan eta 20:00etara domekan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!