'Bidaiarien Txokoa' ekimenak kultur aniztasuna erakutsiko dau Bilbon
2010-10-01 16:26 kulturbizBidaiari handien ikuspegitik, beste kultura, ohitura eta jente batzuen errealidadea hurreratzeko asmoz, urrian eta zemendian, Txurdinagako kiroldegiaren ondoan dagoan Begoñako barrutiko Udaltegian, hainbat berbaldi, proiekzino, erakusketa, prestakuntza tailer eta munduko musika kontzertuak izango dira.
Zazpigarren urtez jarraian, Begoña-Santutxu barrutiak Bidaiarien Txokoa programea jasoko dau. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen horrek jarduera katalogo zabala dakar, beste kultura, ohitura eta jente batzuen errealidadea hurreratzeko, bidaiari handien ikuspegitik. Urrian eta zemendian, Txurdinagako kiroldegiaren ondoan dagoan Begoñako barrutiko Udaltegian, hainbat berbaldi, proiekzino, erakusketa, prestakuntza tailer eta munduko musika kontzertuak izango dira. Sarrerea dobanekoa izango da aretoko leku guztiak bete arte.
Barrikuntza moduan, aurten Bidaiarien Txokoa bidaiatzeko moduei eta bidaia planteetako orduan izan beharreko ikuspuntuei buruzko mahai-inguruagaz hasiko da. Ander Izagirrek Mikel Arredondogaz, Urtzi Urrutikoetxeagaz eta Josu Iztuetagaz berba egingo dau. Hiru gonbidatuak bidaiari ezagunak dira, eta bidaiatzeko arrazoiak, bidaiotarako zelan preparetan diran, zer bilatzen daben eta espedizinoetan zer topetan daben azalduko dabe.
Mikel Arredondo bidaiari independenteak bere kontura emon deutsoo itzulia munduari. Jon Iztuetak taldeak eroan ditu bost kontinenteetatik, Nairobitarra autobus ezagunean. Urtzi Urrutikoetxeak, barriz, Kurdistan, Kaukaso, Ertamerika eta Mendebaldeko Afrika bisitau ditu, beste batzuen artean, eta herrialde horreetako errealidadeari buruzko lekukotasuna emongo deusku. Hitzordua datorren eguaztenean, urriaren 6an, izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera.
Bidaiarien Txokoa. Urriko egitaraua
- Erakusketak:
1etik 15era: Expodistrito. Rafa Marrodanen Afrika.
15etik 30era: Japonia: Ekialdeko gutizia. Liburutegian.
- Mahai-ingurua:
Urriak 6, 19:30ean. Bidaiatzeko erak. Aurkezlea: Ander Izagirre. Hizlariak: Mikel Arredondo, Urtzi Urrutikoetxea eta Josu Iztueta.
- Hitzaldiak + ikus-entzunezkoak:
Urriak 13, 19:30ean, A oriente en bicicleta, Alice Foffart eta Andoni Rodelgo.
Urriak 20, 19:30ean, Dolpo: biziaren muturrean, José Ramon Agirre 'Marron' (euskeraz).
Urriak 27, 19:30ean, El viaje de aitona, Iosu Ibarrondo eta Pedro L. Vallejo.
- Tailerrak:
Izena emoteko epea: urriaren 5era bitartean, www.bilbao.net webgunearen bitartez.
- Bidaiak antolatzeari buruzko tailerra.
- Movie Maker programa informatikoari buruzko tailerra.
- Pinnacle Studio programa informatikoari buruzko hitzaldia.
- Bidaian zoazenean, zure eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diranei buruzko tailerra.
'Bidaiarien Txokoa'. Zemendiko egitaraua
Zemendiak 3, 19:30ean, Bidaiari Dubi Dubi bideo Lehiaketearen sari banaketea.
Dokumentalak: Chiloé programako dokumentalak, EITBren laguntzari esker:
Zemendiak 3, 19:30ean, Pittsburg - Miami.
Zemendiak 10, 19:30ean. Estrenaldia: Marseila — La Provenza (euskeraz).
Zemendiak 17, 19:30ean, Tozeur — Quebec.
Zemendiak 24, 19:30ean, Alberto Arizkorreta eta Jokin Etcheverria Programaren taldeko kideakaz. Jamaica 1 + 2 eskainiko da.
Kontzertuak / Munduko musikak:
Zemendiak 5, 20:00etan. Ynarhú. Venezuelako sustraiak dituan fusino etnikoa.
Zemendiak 12, 20:00etan. Klezmática Trío. Balkanetako musikea.
Zemendiak 19, 20:00etan. Café París. Musika frantsesa.
Zemendiak 26, 20:00etan. Mursego, Maite Arroitajauregi. Euskal Herria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!