Bilbotarrek AlhóndigaBilbaoko Mediatekea ezagutuko dabe urriaren 8tik 23ra bitartean antolatutako bisita gidatuen bidez

Bizkaie! 2010-10-04 15:17   kulturbiz

Urriaren 24an zabalduko ditu ateak 4.000 metro koadroko Mediatekak eta jakintza-arlo askotako bildumea izango dau, AlhóndigaBilbaok egiten dituan jarduerakaz zerikusia daben arloak zainduko dira modu berezian: komikia, ikus-entzunezkoak, diseinua, zientzia eta teknologia, literaturea, musikea, osasuna eta jarduera fisikoa.

Urriaren 24an zabalduko ditu ateak 4.000 metro koadroko Mediatekak eta jakintza-arlo askotako bildumea izango dau, AlhóndigaBilbaok egiten dituan jarduerakaz zerikusia daben arloak zainduko dira modu berezian: komikia, ikus-entzunezkoak, diseinua, zientzia eta teknologia, literaturea, musikea, osasuna eta jarduera fisikoa.

Bilbotarrak izango dira AlhóndigaBilbaoko Mediateka barria ezagutuko daben lehenengoak. Holan, bada, interesa daben lagun guztiek gune barri honetako instalazinoak ikusi ahal izango ditue, datorren urriaren 8tik aurrera. Egun horretan jarriko dira abian Mediateka ikusteko bisita gidatuak, eta Mediatekak urriaren 24an zabalduko ditu ateak.

Bisita gidatuak urriaren 23a bitartean egingo dira, eta taldeak antolatuko dira euskeraz eta gaztelaniaz entzuteko. Bisita bakotxaren iraupena 45 minutukoa izango da, gitxi gorabehera. Hona hemen bisiten ordutegia: lanegunetan: 16:00etatik 21:00etara. Salbuespena egingo da urriaren 11n (jaiegunaren bezperea baita), egun horretan bisitak 11:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 21:00etara izango baitira. Asteburuetan edo jaiegunetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuetan parte hartzeko interesa daben guztiek urriaren 1etik aurrera emon leikie izena, AlhóndigaBilbaoko Infopuntuan edo 944 014 014 telefono-zenbakira deituta, ohiko orduetan.


Mediatekea

AlhóndigaBilbaoko Mediatekeak 4.000 metro koadro ditu, hiru pisutan banatuta. Pisu horreetan, besteak beste, baliabide bibliografikoen bilduma garrantzitsu bat egongo da, gaiaren arabera sailkatuta. Horrezaz gan, irakurteko espazioak, eta baliabide elektronikoak dituen guneak atonduko dira, ordenagailuakaz edota munduko hainbat herrialdetako filmak, dokumentalak edo programak ikusteko pantailakaz. Bestalde, erabilera askotako bi espazio eta 13 urtetik gorako lagunentzako Ikasketa Aretoa egongo dira.

Mediatekeak jakintza-arlo askotako bildumea izango dau, eta liburukiak hainbat euskarritan egongo dira eskuragarri (liburuak, CDak, DVDak, tratautako dokumentazinoa, egunkariak eta tokiko nahiz nazinoarteko aldizkariak, etab.). Bilduman, AlhóndigaBilbaok egiten dituan jarduerakaz zerikusia daben arloak zainduko dira modu berezian: komikia, ikus-entzunezkoak, diseinua, zientzia eta teknologia, literaturea, musikea, osasuna eta jarduera fisikoa.

Euskerazko eta gaztelaniazko literaturea batzeaz gan, beste hainbat hizkuntzatan be irakurri ahal izango da literaturea, besteak beste, ingelesez edo txineraz. Aniztasun horrek Bilboko errealidadearen isla izan nahi dau, Bilbon 126 herritartasun desbardinetako lagunak bizi baitira batera, eta danetara 110 hizkuntza entzun daitekez.


Mediatekea era honetan banatuko da:

• Lehenengo pisua: umeentzako eta gazteentzako Arloa. Automailegurako zerbitzua, hemerotekea, tokiko eta gaurkotasun handiko informazinoa, komunikazinoa eta kazetaritzea, Bilbao/Bizkaia, barrikuntzak.

• Bigarren pisua: irudia, soinua eta artea, zientziak, teknologia, etxebizitza eta lana. Hizkuntzen autoikasketea, informatikea, etab. Komikteka.

• Hirugarren pisua: pisu honetako apaletan, ondokoa gaiak aztertzen dituen lanak jasoko dira: hainbat hizkuntzatako literaturea, aisia, astialdia, osasuna, ongizatea, jarduera fisikoa eta personak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu