Gazte sortzaileen lanak Gasteizko kaleak hartuko ditu irailaren 10ean

Bizkaie! 2010-08-26 12:54   kulturbiz

Hirugarren urtez antolatu dau KREA sorkuntza garaikideko kultur zentroak LunaKREA, eta ekitaldi honetan 250 artistak hartuko dabe parte, uriko 45 gunetan musikea, jantzea, antzerkia, argazkigintzea edota bideogintzako egitasmo barrienak aurkeztuko dituanak.

Irailaren 10ean, LunaKREA plataformaren bidez, Gasteizko kaleak agertoki bihurtuko dira. Hirugarren urtez antolatu dau KREA sorkuntza garaikideko kultur zentroak, eta ekitaldi honetan 250 artistak hartuko dabe parte, uriko 45 gunetan musikea, jantzea, antzerkia, argazkigintzea edota bideogintzako egitasmo barrienak aurkeztuko dituanak.


Zortzi ordu iraungo dau LunaKREAk. Arratsaldeko seietan hasiko da, Bake kaletik abiatu, Posta kalea kurutzatu eta Andre Maria Zuriaren plazara arteko bidean izango dira jantza, antzerki eta performance emonaldiak. Ibilbidean zehar, besteak beste, Blanca Ortiga eta Noelia RosarenDis-tópicas antzezlana, Sepwalk Collective-ren Por qué están bailando y para qué están bailando izeneko performance-a, Jorge Jauregi eta Laura Arisen La era de los cosmonautas koreografia, Piko Zuluetaren argazkiak eta Koyame konpainiaren Kapzulo antzezlana ikusi ahal izango dira.



Bekadunen sorkuntzak


Jantza garaikidearen arloan, Madrileko Koreografia Lehiaketearen azken ekitaldian finalera ailegautako bi lan taularatuko dira: Carni di prima qualitá (Natxo Montero) eta Entorno (Alvaro Esteban eta Elias Agirre). Bestalde, KREA bekea lortu daben koreografoek eta jantzariek euren lana aurkeztuko dabe: Mabi Revuelta, Leire Bolumburu, Garazi Lopez de Armentia, Moreno Bernardi, Jesus Rubio, Amaia Navascues eta Laida Azkonaren kasua da.

Musikeak hartuko dau LunaKREAren egitarauaren zati nagusia, 30 kontzertu izango baitira, horreetako batzuk leku berezietan. Berbarako, liburu dendek soinu barriak ikertzen dituenen proposamenak hartuko ditue: The Folding and the Point (Casa del Libron), Mara (Zuloan) eta Napoka Iria (Elkar Megadendan).

Gasteizeko taberna eta kontzertu-aretoetan, besteak beste, P.L.V. Havoc (Taberna), Sorkun & DJ Pata (La Malquerida), Mursego (Cafe Dublin), Gabon Caligula (Gora), Rudiger (Kitsch Pop Bar) eta Audience (Jimmy Jazz) izango dira. Musika eta bideoagaz lotuta, LunaKREA.clip maratoia egingo dabe Plaza Barrian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu